[Bipareta] LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna

[Bipareta] LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna –

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren egunaren ingurumarietan gaudela probestuta berarekin hitz egin dugu mugimendu honen inguruan eta etorkizunera begirako erronkez.

Bigarren pareta: Argiako kazetari Lander Arbelaitz buru belarri aritu da azken asteetan astekariak argitaratzen duen Larrun gehigarria ontzen. Kazetaritza burujabetza du hizpide argitalpenak, kontzeptu berria bezain beharrezkoa. Prentsaren egungo egoeraz mintzatuko gara Arbelaitzekin, oinarrizko eskubideez, ofizioaren prekarietateaz eta abar luzea. Igo bolumena!


[Bipareta] LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

zuzeu podcast - podcast.eus

[Bipareta] LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna

ZuZeu Podcast

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

3 pentsamendu “[Bipareta] LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna”-ri buruz

  • Insistentzia 2019-06-23 02:09

    Estatu mailan? Zer da hori?

  • euskaldun bat 2019-06-24 07:40

    “Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan…”, azaldu iezadazue mesedez euskaldun bat nola izan daitekeen Podemosekoa? Baina zer fauna sortu da urte gutxiren buruan?!!

  • Mikel Basabe Kortabarria 2019-06-24 10:54

    Eta zer da, ba, azaldu beharrekoa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude