Ibai izan zen Messi handiaren PSGko aurkezpenean egon zen Espainiako medio bakarra

Ibai izan zen Messi handiaren PSGko aurkezpenean egon zen Espainiako medio bakarra –

Ibai Llanos Garatea Lekerikabeaskoa, Bilbotarra, Deustuarra, 1995eko martxoaren 26an jaioa.

Denak sorpresaz hartuta, Lionel Messi Paris Saint Germaineko jokalari berri gisa aurkeztu zuten ekitaldian egon zen eta bere Twitch kanalerako aurrez aurre elkarrizketatu zuen futbolari argentinarra. Espainiako hedabide bakarra izan zen. Kazetaritzaren paradigma aldaketa eta sare sozialek etorkizunean duten garrantzia erakusten duen balentria. Kazetari argentinarrek, frantziarrek edo ingelesek Messi-rekin minutu batzuk bakarrik egoteko aukera izan zuten klub berriari buruz zituen inpresioak ezagutzeko. Espainiako hedabide bakar batek ere ez zuen elkarrizketa presentzial horietako bat egiteko aukerarik izan, harritzekoa! Kazetaritza titulurik izan gabe, 26 urte eskas eta milioika jarraitzaile dituen eduki sortzaile gazte honek momentuko jokalaririk garrantzitsuena elkarrizketatzeko lasterketan Espainiako kazetari guztiak gainditzea lortu du… Real Madrid zalea, futbolari top batzuekin zuzenekoetan jolastu eta harreman oso onak bideratzea lortu du, Courtois, Ramos, Neymar, Aguero, Ronaldinho, Gerard Pique eta orain Messi. Lionel Messi jokalari argentinarra, askok historiako futbolaririk onena dela uste dutena: besteak beste: hamar Espainiar Liga, lau Txapeldunen Liga eta sei Urrezko Baloi. Evolerekin elkarrizketa egina, Aita Santua eta Messi berarekin batera, David Broncanok aurkezten duen La Resistencia saio arrakastatsuan hirutan egona, etab. luzea. Topera dabil Interneteko izar itzel den esport-caster, youTuber, Instagram, Twitter eta Twitcheko izarra (7 milioi jarraitzaile eta 40.000 suskriptore ditu). Euskararekiko zera gehiago izan dezazun dut pena bakar. Ondo segi!

Ibai Llanos Tour [Bideoak]

Ibai Llanos euskaraz, pixka bat

 

Ibai Messi PSGko aurkezpenean Espainiako medio bakarra

Nire begietatik ...