Ibai Llanos Tour [Bideoak]

Ibai Llanos –

Ibai Llanos Garatea Lekerikabeaskoa. Bilbotarra, Deustuarra, 1995eko martxoaren 26an jaioa, Interneteko izar itzel den youtuber eta esport-casterra, youTube, Instagram, Twitter eta Twitchen milaka jarraitzaile ditu. Google-en Ibai Llanos bilaketak 2 milioi emaitza inguru ematen ditu.

2014an, 19 urte besterik ez zituela, Ibai Llanos Bideo-joko Profesionalen Ligan sartu zen Ander Cortés lagunarekin batera, casting bat gainditu ondoren. Abuztuan, League of Legendseko bere lehen partida aurkeztu zuen, wSystem eta PainGaming artekoa. 2015. urteko urtarrilera arte, ez zion EU LCS txapelketako lehiaketak aurkezteari ekin. 2016an, Bilbotik Bartzelonara aldatu zen caster gisa lanaldi osoan lan egin ahal izateko. Egun Valldoreixen bizi da. 2019ko otsailean Ubeat katerako late night bat (Hoy no se sale deitua) aurkezteari ekin zion, gaur egun Bruno Feliu rapariarekin batera aurkezten duena. Handik urtebetera, 2020ko otsailean, BPLan zuen lana utzi eta G2 Esports taldearentzat eduki esklusiboaren sortzaile izatera igaro zen. (Carlos ‘Ocelote’ Rodríguez espainiarrak sortua da G2 Esports eta  ‘Forbes’ aldizkariak 145 milioi eurotan baloratua). Negozio erraldoi berri honen inguruan diru asko mugitzen da, Ibairen soldata urtean milioi eurotik gorakoa omen da, badakizu afera itzela izan dela Andorrara joan eta ez joan… Pandemia garaiotan etxe berrian egindako eta zuzenean emititutako festa bategatik ere barkamena eskatu berri du egunotan.

IBai llanosIbai LlanosBestalde, antsietate arazoak izan zituela ere naturalki azaldu du askotan. Irekia, zintzotasun eta jatortasun naturala transmitituz, Andres Montes nba-ko narratzaile bikain haren trazak eraman ditu garai berrietara esaten dutenez, azkartasun eta pasioa borborka. Masak mugitzen dituen bizkaitar morroskoa gaztelerazko espazio digital guztian ari da mugitzen, patrozinatzaile eta iragarle andana eta diru eta zenbaki handiak inguruan gora eta gora. Nabarnizen ditu baserria eta deskantsua, Gernika ondoan. Txiki zela Salesianosetan saski baloian aritua, urteetan Bilbao Basketeko sozio izana eta kirolzalea, Real Madrid zalea, futbolari top batzuekin zuzenekoetan jolastu eta harreman oso onak bideratzea lortu du, Courtois atezaina, Neymar, Kun Aguero, Gerard Pique eta beste asko. Oso famoso rankinetan eta medioen azaletan gora ere bai, Evole eta Messi kontuak adibide, David Broncanok aurkezten duen La Resistencia saio arrakastatsuan ere egona da behin baina gehiagotan eta elkarrizketak ikusi nahi badituzu hemen aurkituko dituzu. Munduko streamer onenaren saria jasoa, Matias Pratsen elkarrizketa ere hemen duzu.

Gaur egun, Twitchen edukiak sortzen ematen du denbora osoa. Egunero egiten du zuzenekoren bat. Streamer gisa hainbat ekitaldi jendetsu antolatu ditu, hala nola La Liga Santander Challenge. La Liga Santander eta Banco Santanderrekin elkarlanean egindako ongintzazko ekitaldi bat izan zen, Espainian 2020ko martxoan COVID-19ren ondorioz jasandako konfinamenduan garatua. Ekitaldiak milioi bat ikusle baino gehiago izan zituen eta 180.000 euro baino gehiago lortu zituen. Vizz Agency eta Sony Musicekin batera, IbaiVision, Eurovision antzeko lehiaketa bat ere antolatu zuen. Azken berrietan murgilduz, 2021eko urtarrilean G2 Esports taldea utzi eta Ibailand berea sortu du, euren etxe berri zoragarria ere erakutsi du, eta sarrera honetako bideo sortan beheraino jetsi beharko duzu youtuben 6 milioi bisita dituen 35 minutuko etxetzarraren bisita gidatu hori ikusteko… Ondo izan! 🙂

2020ko ots. 27

Ibai Llanos La Resistencia saioak

Ibai Llanos euskaraz, pixka bat

2021 urtarrilak 29. Ezagutu Ibaien etxe berria …

Ibai Llanos Tour

Nire begietatik ...