Espainiakak eta biharko zereginak

Espainiakak eta biharko zereginak –

Espainiakak, espinakak ez bezala, ez diote mesederik egiten gorputzari. Behin espainiar bati entzun genion hegoamerikar bati “sudaka” deitzen, eta honek bueltan “espainiaka” erantzun zion. Gaur espainiakak eguna bereganatzen saiatu dira estatu osoan zehar, eta gutxi falta izan zaie plazak leporaino betetzeko.

Iruñea

Reus hiri estrategikoa da independentistentzat prinzipatuaren hegoaldean, plaza indartsuenetakoa. Horregatik uste dute gehienek indar armatu espainiarren presentzia altua izango dela bihar. Bitartean, faxistek beren jardunarekin jarraitzen dute, gauza faxistak egiten: hautestontziak debekatzeko eskatu, kartelak kendu, eta borrokak pizten saiatu.

Reuseko castell taldea da Xiquets, eta duela hilabete eskatu zuten baimena herriko plaza baten entseguak egiteko. Duela gutxi iritsi zen espainiaken kontzentrazio baimena, eta udalak ematea deliberatu zuen. Arduratuta zeuden atzo Xquetsak, baina gaur lasaitu dira ohartzean denentzako tokia bazela plazan. Uneren batean agian, akaso, ehun lagun izatera hurbilduko ziren (eskuzabala izaten ari naiz), tartean sekreta iberiko eta CR7 (Cristiano Ronaldo) dezente. Anarkistek kontramania deitu dute, eta plazara iritsitakoan, iruditu zait jarrera inteligenteagoa zeukala plazan besterik gabe zegoen jendeak, terrazetan. Ez zien kasu zipitzik egiten fatxei. Jendea castellei begira zegoen, trago bat hartzen, eta kontramania disolbatu egin da castellen dorreari begira jartzeko. Panorama ikusita, oihu egiteari utzi diote espainiarrek; benetan, oso tristea izan da, pena ematen zuten. Lelo aipagarrienak: “No nos engañan Cataluña es España”, “Puigdemont a prision” edota “esa bandera es un trapo”, esteladari erreferentzia eginez. Une horretan egin die kasu soilik plaza osoak, “votarem” oihukatuz.

Biharko zereginak

Ez utzi hauteslekua itxi arte. Ura eta janaria eraman, egun luzea baita, eta hauteslekuak egun osoan zehar babestuko dira. Janariaz gain NANa, botikak, baita jokoak eramateko deia ere Assembleak. Ahal den guztian laguntzea ahaldunei. Ikurrik ez eramatea, ezta independentistak ere, bozkatzera doazen guztiak lasai eta askatasunez egin dezaten; horrek leloak ez oihukatzea barnebiltzen du. Poliziaren edozein erasoren aurrean, argazkiak eta bideoak egin eta zabaldu. Erabili sare sozialak arduraz eta ez zabaldu albiste faltsurik. Telegram deskargatu, kontaktuak egiteko whatsapp baino seguruagoa baita.

Hauek guztiak katalanen egitekoak dira, noski. Gurea ez inkordiatzea, ikastea eta bueltan etxeko lanak egiten hastea Bide horretan hainbat herritar bildu dira gaur Goierrin, Euskal Errepublikaren aldeko dinamika eskualdean nola abiatu erabakitzeko.

Espainiakak eta biharko zereginak

Egun handia izango da biharkoa. Hartu arnasa, eta goazen.

Espainiakak eta biharko zereginak 

 

#katU1, errefenduma, Espainiakak eta biharko zereginak, Katalunia, reus
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude