Gertaera errealetan oinarrituta?

Gertaera errealetan oinarrituta? –

Gertaera errealetan oinarrituta?2016ko azaroaren 4an kokatzen gara, zinema estreinaldi batean hain zuzen ere. “100 metros” hitzak irakurrita, laster dena ulertuko dugu. Ramon hogeita hamar urteko mutikoa da, etxe propioa dauka, bertan bere neskalagunarekin bizi da eta baita bere semearekin ere, baina beste pertsona txikitxo batentzat lekua egin beharko dute, beste umetxo baten zain baitaude.

Ramonek, bere familia eta bere lan finkoa dauzka, bizitza paregabea. Baina, egun batean bere gorputzak ez dio behar bezala erantzuten, eta justu momentu hartan badirudi bere bizitza guztiz aldatuko dela 180 graduko buelta emango duela, bere medikuak esaten dionean ESKLEROSI ANIZKOITZA diagnostikatu diotela, eta urte baten edo gutxiagoan ezingo dituela ibili ezta ehun metro ere.

Aitak etsipenari aurre eginez, gogoratzen du bere etxetik umeen eskolara 100 metro dituela. Hortaz, erronka pertsonala proposatzen dio bere buruari. Oraindik jaiogabe dagoenarekin, urte batzuen buruan, eskutik helduta bere eskolara heltzea.

Zailtasunei gailenduz, erronka handi hau erdiesten du, mediku eta ingurukoen harridura eta miresmenerako. Filmaren pasarte hau benetan zoragarria da, baina bai zera, erronka are nagusiagoak agertuko dira.

Esklerosi anizkoitza, nerbio-sistemako gaixotasun bat da, une honetan, sendabiderik gabekoa. Gaixotasun hau duen pertsona baten neuronek, eta bere nerbio sistemako zelulek, euren kanpo geruza galtzen dute, mielina izenekoa. Bere nerbio-sistema zentralaren gaineko efektuen ondorioz, ondorio bezala gaixotasun hau sufritzen dutenek higikortasun txikia eta kasu larrienetan, baliogabetasuna izan dezakete.

“100 metros” filmak istorio  erreal bat ikustarazten digu. Benetan hunkigarria iruditu zitzaidan bizitza beste era batera ikusteko ahalmena ematen dizulako. Sufritzen duten pertsonak gehien borrokatzen dutenak dira, helburu edo muga altuenak jartzen dizkiete haien buruei eta ikaragarriena da lortu egiten dituztela.

Baina parterik politena haien irribarreak ikustea da, behin helburua lortu dutenean. Nahigabe, niri, filma bukatzean gertatu zitzaidan bezala, irribarre handia neukan aurpegian, ez zitzaizkidan ezta malkoak atera, benetan pozik nengoelako (negarrik egin zuen ikuslerik egon zen). Barrutik hobeto sentitzen nintzen, pentsatu bainuen horrelako pertsona asko daudela munduan, hain borrokalariak eta denok gure bizitzan bat izan beharko genukeela, hori bai delako bizitza aurrera eramatea eta arazoak alde batera uztea, benetan pozten (pozik egiten) gaituena egin ahal izateko.

Film honek irakatsi dit, bizitzan arazoak izango ditugula, egun txarren bat bizi beharko dugula edo nahi ez dugun berri bat helduko zaigula, baina nahiz eta hori dena pasatu, bizitza bizi behar dugu eta egunero bizi behar dugu, muga altuak diseinatu behar ditugu eta lan handia egin behar dugu proposatutakoa lortu ahal izateko eta kostatuko zaigu bai, baina lortzean inoiz baino hobeto sentituko gara.

Gertaera errealetan oinarrituta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude