Eloyren bizitza iraultzailea lehenengo pertsonan

Associació Valenciana d’amistat amb

Cuba ‘José Martí’-k Kubako iraultzaren aurreko eta geroko egoera kontatzen duen erreportajea ekoitzi du. “Eloy, una vida rebolucionaria”, David Rodríguez eta Pau Romeroren zuzendaritzapean sortu da eta Eloy Rodríguezen historia kontatzen du protagonistaren ahotik. Rodríguezek, Pérsida Chibás (bere emaztea), Lourdes Rodríguez (alaba), Doila Noa Ramírez (bizilaguna) eta Mª Lourdes Rivero (biloba) izanen ditu lagun 52 minutuko dokumental honetan.

Iraultzailearen bizitza

Eloy Rodríguez 1937. urtean jaio zen. Gaztetik sartu zen mugimendu disidentean eta “Batista garaitzeko kontraerasoan” parte hartu zuen. Dokumentalean bizitza klandestinoaren gogortasuna aipatzen du. Fidelen lehen errefortzu taldeko kide izan zen, gudaroste errebeldearen lehen zutabea izan zena. Entrenamendu armatuak, Uvero kuartelaren aurkako erasoa (Eloyren lehen konbate garrantzitsua) eta Che komandante bihurtu zenekoa kontatzen ditu hasierako minutuetan. Bien bitartean, Pérsida Chibás gerrillariak alfabetatzeaz arduratu zen. 1959. urteko urtarrilaren 1.an Batistak Kubatik alde eginen du eta iraultzaren garaipena ospatuko dute. Ordutik Eloyk hainbat lan eg

inen ditu (polizian, irakaskuntzan, …) erretiroa hartu bitartean. Egun, hiru seme-alaba ditu eta bere pasio iraultzaileak haiengan eragin handia izan du. Bere bilobak ere aipatzen du bere aitatxiren eragina. Erretiroa hartu bazuen ere, ACRCko kidea da eta CDRn aktiboki parte hartzen du.

Eloyren bizitzaz gain, 1961ean AEBek izandako porrota, misilen krisia eta Che Guevararen heriotza azaltzen ditu Rodríguezek dokumental honetan. Fidel eta Raul Castro ere ez dira faltako Kubako iraultza lehen pertsonan kontatzen duen bideo honetan.

cubainformacion.tv

 

MzA2MQ==

BARDO GORRI NAFARRA