Daniel Cohn Benditek diskurtso gogorra Europako Parlamentuan

NTIz

Europe Ecologie taldeko ordezkari nagusi den  Cohn Benditek, ezker eskuin astintzen du hitzaldi honetan. San balentin bezpera garai honetan, “Asko maite zaitugu Barroso”esan ei diote batzordeko presidenteari, hipokrita koadrila batk.

Cohn Benditeko dio, sozialistek ez dutela Barrosoren batzorde hau nahi, liberalek ez duela batzorde hau nahi… inork ez duela Barrosoren batzorde hau nahi, “kontra gaude”, “kontra gaude”… denak daudela denen kontra, baina, hala ere, zero+zero+zero… batuketak beti ematen duela berdina: Barrosoren batzorde inkopetentea. Greziarako, Haitirako, Esapainiarako… batere planik gabeko batzordea bera. Mundu guztiak zekiela, esanak esan, Barrosorena irtengo zela aitzinera, Europaren kalterako.

Greziari dagokionean, %4’5a armadari eskainia diola herri honek, Zipre dela eta Turkiarekin daukn gatazka zaharragatik. Ez dagoela eskubiderik, Europak konpondu behar lukeela halako tontakeria itzela…

Cohn Benditek Europa soziala eskatzen du, itxaropena piztu beharra, eta gogorki salatzen du inoperantzia. Europa politikoa antolatzeko aukera egon den bakoitzean, uko egin zaiola…

 

Arrazoi izango du ala ez, baina gustu ematen du hain diskurtso zuzena entzuteak.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.