"Desobedientzia zibila" sarean

MTQ2Mw==

Honela aurkezten dute pertsonaia: “Henry David Thoreau (1817-1862) Ameriketako Estatu Batuetako idazleak ez zuen inoiz kargu politikorik izan, ez zen ezkondu eta ez zuen haurrik sortu. Eta, halere, Historia aldatu zuen.

Haren bizitzako gertaerarik garrantzitsuenak bi izan ziren: ekintza xume bat —Basoan etxola batera bizitzera joan zen bi urtez— eta ez-ekintza bat —zergak ordaintzeari uko egin zion (kartzelan sartu zuten, egun batez)–. Baina etxolan idatzitako Walden liburuarekin gaurko ekologismoaren aitzindaria bihurtu zen.

Kartzelako esperientziatik abiatuta, berriz, Desobedientzia Zibila maisulana idatzi zuen. Testu horretatik atera zuen Gandhik Indiaren independentziarako bere mugimenduaren izena. Hortik atera zuen Martin Luther Kingek indarkeriarik gabeko erresistentziaren ideia.

Pertsona gutxik eragin dute horrenbeste hain gutxirekin.

Thoreauk berak honela laburbiltzen zuen: “Bizitzan asko bidaiatu naiz… nire herriaren barruan”.

Markos Zapiainek egile honen inguruan idatzitako lan bat ere bertan dago aukeran.

Thoreauren lanaren eragina sarri aitortzen duenetako bat, Ramiro Pinilla idazle bizkaitarra dugu.

Hemen dago web ireki berria.

Irudia | Henry David Thoreau | Wikimedia | LGPL
desobedientzia zibila, filosofia, literatura, pentsamendua
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude