The American (Amerikarra): Estatu Batuetako zinemaren klixeak zapuzten

MzM5NQ==

Clooney, Suediatik ihesi Italiara doan armagin amerikar misteriotsua da. Gizon bakartia bera, argi dago ohitua dagoela pistolen kolpekaria sakatzera, ez baitu dar-dar txikiena ere egiten norbait akabatu behar duenean. Profesionala da. Ezagun duen gizon ileurdin batek, errifle bat prestatzeko enkargua luzatzen dio eta unean bertan emakume batekin jartzen da kontaktuan. Italiako herri txiki haietan ordea, Clara izeneko prostituta eder bat ezagutu eta maitemindu egingo da. Merezi al du horrelako bizitza bakarti eta hotzarekin jarraitzea?

Gustu handiz aukeratutako planoek, zein soiltasun indartsuz osatutako argazkiak, zinemetako besaulkietara itsatsita utziko zaituzte ziur. Thriller honek ez ditu zinta amerikar baten osagaiak, prestatzeko era bera ere, sukaldeko lana, ez da Hollywoodeko estiloan egin.

Zinemalditik at zinemara joan nahi duzula? Txibizkeria hutsagatik pantaila handiaren aurrean jesarri nahi duzula? Ba hemen aukera bat.

 

Zuzendaria: Anton Corbijn

Irudia | The American | zz | Creative Commons By SA
kritika, zinema
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “The American (Amerikarra): Estatu Batuetako zinemaren klixeak zapuzten”-ri buruz

  • Neronek joan den igandean ikusi nuen, eta sekulako filma ez izan arren nahiko entretemigarria iruditu zitzaidan.

  • Iñakito Garay 2010-09-22 21:03

    Ba nire begiek, ene maitea, aspaldi ez dute ikusi halako kakazaharrik. Komohaydios.

  • Aitor Sarriegi Galparsoro

    Ni ere ados. Egia da zinema independientearen usaina izan nahi duela, baina nahia gehiago ote den… fotografia bera ere hartara bideratua dago, baina nire ustez istoriorik ez dago. Aspergarria iruditu zitzaidan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude