OK GOren bideoklip berria: nondik nora egiten du irudimenak bidea?

Batzuetan bidea egina etortzen da enpresetatik. Oraingo honetan, Ok Go taldearengana Samsung etxeak jo du bideo biraletan arrakastaz mugitu denari proposamena egiteko. Koreako teknologia etxeak kaleratu berri duen NX 100 kamerarekin grabatzeko enkargua jaso zuen musika taldeak eta bideoklip hau, elkarlan publizitario horren lau pausoetako lehena da. Ok Goren bideoklipa artelana izango da, baina Samsung etxeak kaleratu duen 20 milimetroko lentearen bertuteak erakusteko aukera egokia ere bai.

Ok Go, irudimena eta publizitatea

Irudia | Ok Go, irudimena eta publizitatea | Ok GO | LGPL
kamera, musika, Ok go, samsung
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude