Ni de Eva, ni de Adán

ni-d-eve-ni-d-adam-amelie-nothomb

Amélie Nothomb. Ni de Eva, ni de Adán. Anagrama.

Beldurra ematen dit emakume honek eta ez nuke asmatuko zehazten zergatik. Iruditzen zait beste belaunaldi batekoa dela —hala baita zinez—, eta gurearen aldean, gogorra duela berak bihotza. Edo bestelakoa, bederen. Askotan zirujaua  dela iruditzen zait, idazle baino gehiago. Eta irregularra dela oso, emaitzetan. Batzuk irakurri dizkiogu jada, Diario de golondrina, Biografía del hambre, Metafísica de los tubos… eta ez zaizkigu guztiak atseginak egin. Batzuetan neu ez naizen irakurle batentzat ari dela iruditu izan zait. Baina azkeneko hau, asko gustatu zait, autofikzioa hain moda enpatxagarrian dabilen honetan. Amélie Nothombek Japonian eginiko bere ibilerak kondatzen dizkigu eta hango mutil eder batekin, Rinri izenekoarekin, ukandako harreman sentimentala ere bai.  Primerakoa da kultura japoniarra zein urrutiko eta arrotz zaigun jabetzeko, baina lur haietako edertasunak ere blaitzen zaitu liburutxoa amaitzerako. Eta bai, berriro pentsatzen duzu, emakume honek hotzak ukan behar dituela derrigorrez oinak eta burua. Eta bi muturren artean dagoen gorputz guztia ere bai. Izotzezkoa esango nuke, edo altzairu diztirantezkoa, ematen baitu ezerk ez diola minik egiten, izan bihotzeko gaitz, edo gorputzeko istripu. Haragiaren lekuan, pirita du, eta odolarenean, merkurioa.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Ni de Eva, ni de Adán”-ri buruz

  • Ez zaizu arrazoirik falta. Onena eta okerrena egiteko gai da emakume hau. Hala ere, bere liburu bat gomendatzekotan, dudarik gabe, stupeur et tremblements. Hor uzten du agerian bere hoztasun, zorroztasun, burugogorkeria hori.

  • […] Eva ni de Adan izenekoa, tematika guztiz desberdina zuena, Japoniari buruzkoa baita. H. Etxeberriak hemen idatzi zuen horretaz, eta Nothomben liburu zaharrago bat ere aipatua […]