Amelie Nothomb

Amelie Nothomb >

Gertaera bitxia ere izan genuen tarteko. Izan ere, elkarrizketaren zatirik handiena, frantsesez aurkeztutako azken liburuaren gainean antolatuta generaman. Liburu hori Le voyage d’hiver deitzen da. Ez genuen aurkitu ez Hendaia eta ez Biarritzeko dendetan. Soilik audioliburu forman kausitu genuen. Beraz, lehenengo aldia da halako larritasunean ginela.

Kontuak kontu, elkarrizketaren lehen pausoan ohartu ginen, Le voyage d’hiver baino, Ordeno y mando nahi zuela promozionatu. Alegia, Espainian argitaratutako azkena. Ez da zozoa Nothomb anderea.

Guk liburu hori irakurri genuen bere egunean, baina baita erdi-ahaztu ere, ez baitzitzaigun iruditu hainbesterakoa. Bere gainetik, Nothomben aurreko  eleberri bat nagusitzen zitzaigun, Ni de Eva ni de Adan izenekoa, tematika guztiz desberdina zuena, Japoniari buruzkoa baita. H. Etxeberriak hemen idatzi zuen horretaz, eta Nothomben liburu zaharrago bat ere aipatua zuen, baina Ordeno y mando delakoa, kaxkarragoa iruditu bide zitzaion.

Eta hala egundoko katramila eta saltsa genuen bata eta bestearen artean, eta sekula baino galduagon ibili ginen denok, lekua ere ez baitzen ohikoa: Donostiako KUR arte galeria beharrean, Bilboko Abando hotelaren sotoan ginen.

Eskerrak berak, Nothombek profesionaltasun handia erakutsi zuen. (Handiegia, agian, naturaltasunaren kaltetan).

Gure errealizadore Annton Aldekoak ez du protesta handiegirik egin posprodukzio garaian, baina ez du lan makala ukan aurkezlearen galdu-aurpegia ezkutatzen.

Bestenaz, Amelie Nothomb alai eta abegikor egon zen, Euskal Herrian zenbat  biztanle garen galdetu zuen eta euskarak zenbat hiztun dituen ere bai… Interesaturik zegoen euskaldunon kontuekin. Gerora jakin dugu, jan ere ederki jan zuela Bilbo aldean, atzaparkada bat pintxoren ostean, ez ziola ukorik egin txuleta eder horietako bati.

Amelie Nothomb

4 pentsamendu “Amelie Nothomb”-ri buruz

  • Igela argitaletxeak Amelie Nothomb-en bi liburu euskaratuak ditu, nik dakidala: “Durduzaz eta dardaraz” eta “Katilinarenak”. Neretako, ahaztezinak.

  • Bai, horretaz ere mintzo da elkarrizketan. IOker ez bagara, gainera, Joxean Elosegiren itzulpen bikainak, biak hala biak.

  • Bonjour,

    J’ai lu son roman “Stupeur et Tremblements”, et c’est un roman amusant et lèger.  Je recommande la lecture de ce roman.

  • Igelak euskeraz argitaratutako biak, markosek aitatu legez, benetan itzelak. Ea apurka-apurka gehiago datozen gure hizkuntzan eta hain eder euskeratuta!