Bide gabe

Bide gabe ibili nintzen basotik. Ez zen biderik, nik egiten nuena besterik, eta pausu bat eman ostean desagertu egiten zen sastraka artean. Izerdiaren gazitasunak begiak minduaz, belaunak asunek urratuta eta nora nindoan jakin gabe. Bide gabe ibili nintzen haritzak eta pagoak ez bereizteraino, bizkor.
Nora joan?
Nola itzuli? Nora?

Bidegabea.

Ekaitza bainuontzi batean