Godoten esperoan, euskaraz

Godoten esperoan, euskaraz –

Datorren azaroaren 14an, arratsaldeko 19:30ean Zurriola Antzerki Eskolak Godoten esperoan lana taularatuko du Donostiako Gazteszena aretoan.

Godoten esperoan, euskarazSamuel Beckett-en lan ezagun hau hizkuntza askotan taularatu da eta euskarazko lehen oholtzaratzea Zurriola Antzerki Eskolaren eskutik dator. Eskolak euskararen eta antzerki amateurraren alde egiten duen apostu eta lanari jarraiki, Juan Garzia Garmendiak euskaratutako lana antzeztuko du.

Bertan, bide galdu batean, Vladimir eta Estragon esperoan ikusiko ditugu, berek ere garbi ez daukatelarik zinezko esperantzaz ari diren ala denbora eta etsipena engainatu beharrez.

Lan hau Joserra Fachado Alberdik zuzendu du eta aktore lanetan Nerea Arriola, Aitor Andonegi, Amaia Elizalde, Izaskun Labat, Josu AriƱo eta Jasone Artutxa arituko dira.

euskaraz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude