Ezintasun iraunkorra

Ezintasun iraunkorra –

2018/02/28
Azken eguneraketa: 2024/04/30

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren XI. Kapitulua

Ezintasun iraunkorra

Aldi baterako ezintasuna gaixotasun edo istripu baten ondorioez sendatu bitartean behar dugun denbora da. Aitzitik, gaixotasun edo istripu horrek lan egiteko gaitasuna murriztu digunean, ezintasun iraunkorraz hitz egin behar dugu.

Hortaz, ezintasun iraunkorrak zera dakar, gaixotasun edota lesio larri baten ondorioz, langileak lan egiteko gaitasuna galdu duela eta, beraz, pentsio bat jasotzeko eskubidea daukala (edo kalte-ordain bat, ezintasun iraunkor partzialaren kasuan gertatzen den bezala).

Ezintasun iraunkorraren maila ezartzeko, langilearen momentuko lanbidea hartuko da kontuan eta lan gaitasuna murriztua izan den portzentajearen arabera neurtuko da ze maila dagokion ezintasun iraunkor horri.

Ezintasun iraunkorreko lau mota edo maila daude:

• Ezintasun iraunkor partziala
• Erabateko ezintasun iraunkorra
• Ezintasun iraunkor absolutua
• Baliaezintasun handia

Prestazioak ere ezberdinak dira ezintasun mailaren arabera. Ez da zenbateko finkorik kobratzen. Erretiroagatiko pentsio kontributiboekin gertatzen den bezala, langilearen oinarri arautzailearen portzentajea ateratzen da.

Portzentaje hauek ere ezberdinak dira ezintasun mailaren arabera. Bestetik, esan dugunez, ezintasun iraunkor partzialaren kasuan, ez genuke pentsiorik jasoko, kalte-ordaina baino, ezintasun maila hau aitortzen badigute ere, honek ez digulako lan egitea galarazten.

Labur-labur daukazue honako taula honetan:

Ezintasun iraunkorra

Gaixotasun zerrenda

Ezintasun iraunkorra sorrarazi dezaketen gaixotasunen zerrenda ofizialik ez dago. Hala ere, hainbat patologia halakotzat jo ohi dira, bide administratibo zein judizialetik.

Edozelan, ezintasuna ez da aitortzen gaixotasun zehatz bat pairatze hutsagatik, baizik eta gaixotasun edo lesio horrek lan gaitasuna murrizten duen moduagatik. Honela, baliteke pertsona bik gaixotasun berbera izatea, baina bakar baten jardun laborala egotea murriztuta. Era berean, gaixotasun berberak langile bati ezintasun maila altuagoa sorrarazi diezaioke beste bati baino.

Hortaz, segidan daukazuen zerrenda adibidetzat hartu behar da. Alde batetik, ez du esan nahi gaixotasun hori izateagatik automatikoki ezintasuna aitortuko zaizunik eta, bestetik, badira beste gaixotasun batzuk lan gaitasuna murriztu ahal digutenak, nahiz eta hemen islatuta ez egon. Kasuan kasu aztertu beharreko egoerak dira.

Alzheimerra
• Antsietatea
• Artritisa
• Artrosia
• Birikietako enfisema
• Birikietako gaixotasun buxatzaile kronikoa (gaztelerazko “EPOC”)
• Chron gaixotasuna
• Depresioa
• Epilepsia
• Erretina askatzea
• Eskizofrenia
• Esklerosi anizkoitza
• Espondilitis ankilosantea
• Fibromialgia
• Giltzurrun gutxiegitasuna
• Hipoakusia
• Iktusa
• Kardiopatiak
• Kolitis ultzerosoa
• Lunbalgia
• Minbizia
• Neuropatia
• Pankreatitisa
• Parkinsona
• Sentsibilitate kimikoa

Azken albiste, abisu eta eguneraketak mugikorrean jaso ahal dituzu zuzenean!

Harpidetu gure telegram kanalera eta izan Bizilankidea!

https://t.me/BizilanEus

Ezintasun iraunkorra

Informazio praktikoa eta aholkuak langileria osoarentzat, lanean egon ala ez, inoren kontura edo norberaren kontura eta, batez ere, prekarioen eta isolatuen dauden langileei begira. Gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da defendatu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude