Giza Eskubideak nabarmendu dira Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdian

Giza Eskubideak nabarmendu dira Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdian –

Giza Eskubideak nabarmendu dira Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren 15. Jaialdiaren garaipen-zerrendan.

Giza Eskubideak nabarmendu dira Bilboko Zinema Ikusezinaren JaialdianBilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Jaialdiak bere irabazleen zerrenda ezagutzera eman du. Jaialdiko sariak 13 kategoriatan banatu dira, 22.250 euro guztira bananduta. Edizio berri honetan, EITBk lehen aldiz banatu du “Gazteen Klaketa” saria, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleek egindako lan onenaren saria. Nabarmentzekoa da sarien eta aipamenen % 52,38 Zinema Sozialeko emakumezko zuzendariek jaso dituztela.

Zoritxarrez, pandemiaz geroztik zinemak eta arte eszenikoek ikusleen % 40 galdu duten arren, Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Jaialdiak publikoa irabazi du. Behin-behineko datuen arabera 12.500 pertsona inguru igaro dira emanaldiak izan diren areto desberdinetatik.

Bilboko Azkuna Zentroan -Alhondigan- ospatu zen itxiera jaialdia euskal mitologiari eskainia izan zen, aurrerapena eta tradizioa elkarrekin uztartu daitezkeela erakutsiz. Marik (Maribel Salas), Basajaunek (Mitxel Santamaria), Galtzagorri batek (Asier Hormaza) eta Lamia batek (Sol Maguna) banatu zituzten modu alai eta dibertigarrian jaialdiko sariak.

Festibala aurrera eraman ahal izateko hurrengo erakundeen laguntza izan dugu: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesioko Zuzendaritza Nagusia, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritza, Getxoko Udaleko Lankidetza Arloa, Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloak, Mungia, Abadiño eta  Antzuolako Udalak,  Bizkaiko Abokatuen Elkargoa eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetzaren Bulegoak.

Urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean, berriz, Palmaresa online zabalduko da, Cine Invisible streaming plataformaren bidez, KCD GGKEk martxan jarri duen Gizartea Eraldatzeko Komunikazioaren estrategiaren barruan.

Aurtengo “Ikusezina” lehiaketaren zerrenda irabazlea honela geratu da:

EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENAREN SARIA: Tetuán, Iratxe Fresneda (Euskal Herria).

Aipamen berezia: Agur artzai, Julen Zubiete (Euskal Herria).

IRAUNKORTASUNAREN SARIA: Bigger than us, Flore Vasseur (Uganda, Brasil, Libano, Grezia, Malawi, Indonesia, Estatu Batuak).

Aipamen berezia: La ilusión de la abundanciaErika González Ramírez y Matthieu Lietaert  (Belgika, Kolonbia, Brasil, Alemania, Peru, Honduras).

GIZA ESKUBIDEEN SARIA: No callarem, un film per la libertat, Claudia Rivas, Violeta Octavio eta Carlos Juan (Espainia, Belgika).

Aipamen berezia: Punto de encuentro, Roberto Baeza (Txile).

GENERO-BERDINTASUNAREN SARIA: Alegre y Olé, de Clara Santaolaya (Espainia).

Aipamen berezia: Mothertruckers, Paula Romero (Erresuma Batua, Espainia).

EMAKUME BATEK EGINDAKO LANIK ONENAREN SARIA: Carmen, sin miedo a la libertad, Irene Baqué (Espainia).

Aipamen berezia: Insumisas, Laura Dauden eta Miguel Angel Herrera (Espainia, Mendebaldeko Sahara, Suitza).

KULTURARTEKOTASUNAREN SARIA: M, Fernando Santiago Muñoz (Espainia).

Aipamen berezia: Sombras de Beirut, María Aizpuru Ayerbe (Espainia, Libano).

BALIOETAN HEZTEAREN SARIA: Actos por partes, Sergio Millán (Espainia)

INVISIBLE EXPRESS SARIA: Esnatu, Maider Molina Salsamendi eta Eleder Iglesias Pérez EHUko ikaslez osatutako Zinemalagun taldea (Euskal Herria).

INVISIBLE EXPRES IKUSENTZULEEN SARIA: El cambio, Aimar ErostarbeEHUko ikaslez osatutako The Good Day taldea (Euskal Herria).

GAZTEEN KLAKETA SARIA: Soledad, Eder Aguirrerena, IMFPB BITURITXA OLHUIko ikaslea, Barakaldo (Euskal Herria).

GAZTEEN KLAKETA IKUSENTZULEEN SARIA: Itsasoaren kutsadura, Alejandra Fernández García, Paula Fernández García, Magali Ibarzabal Martín, Yaiza Ferro Bedialauneta, IES URIBE KOSTA BHI ko ikasleak, Plentzia (Euskal Herria).

IKUSLEEN SARIA: Seremos millones. Bolivia, Evo y la fuerza de un pueblo, de Diego Briatta y Santiago Vivacqua (Argentina, Bolivia).

«FILM SOZIALAK» ZINEMA IKUSEZINAREN SARIA: Paula Herediaren (El Salvador) Imelda no está sola eta Osmanys Sánchez Arañóren (Kuba) Jíbaro filmen artean partekatutako saria.

Giza Eskubideak nabarmendu dira Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdian

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude