Euskal curriculuma

Euskal curriculuma –

Euskal curriculumaAzken Hik Hasi aldizkarian (itxura berritua du) euskal curriculuma eguneratzen ari direla irakurri dut. Jardunaldi bat egin zuen Eusko Ikaskuntzak uztailean eta prozesuak aurrera egingo du. Ikusita zer jende dagoen horren atzean, ziur naiz emaitza ona izango dela. Euskaraz ikasi ez ezik, euskaratik ere ikasi behar dugulako, dutelako. Beste txakolindegi bat izango da aplikazioa, baina tira …

Hala ere, kezka bat datorkit burura. Eta kezka horri deitzen zaio curriculum ezkutua (euskal curriculuma ez da ezkutua, esplizitua eta esplizitatua baizik). Curriculum ezkutua da jendartean dagoen indar estrukturala, edozein sozializatzeko ikasi behar duen jokaera-kode edo jokaera-estiloa da, hori bai, inplizitua, isilpekoa, baina ikaragarri eraginkorra dena.

Eta mila lekutatik, mila bidetatik helarazten digutena egunerokoan. Nago ezkutuan dagoen horri ere inoiz heldu beharko diogula, nago ezkutuan dagoen horretan eragiteko formulak eta formak asmatu beharko ditugula, nago …

Bide oparo eta praktikoa izan dezala euskal curriculumak, noski, baina noizbait ere heldu beharko diogu curriculum ezkutu horri. Agerian heldu ere.

curriculuma

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude