Arte[faktua] 164: Hitz egitea arriskutsua den neurri berean arriskatu da Eider Rodriguez idazlea eleberri hau eraikitzean

Arte[faktua] 164: Eider Rodriguez –

Eider Rodriguez idazlea izango da aste honetan Arte[faktua] saioko gonbidatu nagusia. Susa argitaletxearekin batera, Rodriguezek lehenengo eleberria duen Eraikuntzarako materiala argitaratu du, non alkoholak blaitutako aitarekin emandako urteak kontatzen dituen. Puskaz eta hutsunez beteriko nobela honetan, egileak berea izan zen egoera familiarra nobelaren erdigunean jartzen du, behin hautatu zuen isiltasunarekin eraikitako horma hitzen bidez eraisteko. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Oiartzungo Orialki enpresan elkartu dira egilea bera eta Yolanda Mendiola.

Annie Ernaux idazle frantsesari eskainiko diogu Letren bidaiak atala. Kattalin Minerrek aukeratu du Ernaux, asko maite dituen egileen artean dagoelako, baita bere bizitzatik hartutako istorioak eta eguneroko gauza sinpleak kontatzeko duen gaitasunagatik ere.

Cruz Gartziandia irakurle iruindarraren eskutik ailegatuko da aste honetako literatur gomendioa. Horretako, Antziñe Mendizabalen Odolekoak (Elkar) eleberria aurkeztuko du.

Andere Garabeitia ikasleak eginiko “booktubea” erakutsiko dugu. Galtzagorri elkarteak antolatutako “Booktuberboom_+” lehiaketaren bosgarren edizioko irabazlea izateaz gain, publikoaren saria ere jaso zuen.

Saio honek emango dio amaiera “Arte[faktua]”ren 5. edizio honi, eta udazkenean, berriz ere itzuliko da euskal letren errepublikara.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 164: Hitz egitea arriskutsua den neurri berean arriskatu da Eider Rodriguez idazlea eleberri hau eraikitzean

Arte[faktua] 164: Hitz egitea arriskutsua den neurri berean arriskatu da Eider Rodriguez idazlea eleberri hau eraikitzean

saio gehiago…

Arte[faktua] 163: ‘Izurdeen aurreko bizitza’: dena zalantzan jarri zuten AEBko eta Euskal Herriko emakumeen arteko ispilu-jokoa

Arte[faktua]160: ‘Nola gorde errautsa kolkoan’, Ni-aren eta memoriaren bidez egindako bidaia introspektiboa

Arte[faktua] 147: Lander Garro: beharbada, Xabier Ugarte da nire baitan dagoen Lander Garro autentikoena’

Arte[faktua] 143: Irene Vallejok liburuen historia bildu du ‘Infinitua ihi batean’ saiakeran

Arte[faktua] literatur saioa ETBn