Arte[faktua]160: ‘Nola gorde errautsa kolkoan’, Ni-aren eta memoriaren bidez egindako bidaia introspektiboa

Arte[faktua]160: Miren Agur Meabe ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ – 

Miren Agur Meabe izango da aste honetako elkarrizketatu nagusia. Nola gorde errautsa kolkoan (Susa) poesia liburua idatzi du Meabek, baita 2021eko Poesia Sari Nazionala jaso ere; hura euskaraz idatzitako lan bati ematen zaion lehen aldia izan da, gainera. Azken hamarkadan zehar idatzitako obra honekin, lekeitiarrak Kristalezko begi bat eta Hezurren erretura obrek hasitako triptikoari hirugarren xafla jarri, eta prozesu bati amaiera eman dio. Lekeitioko kioskoan Yolanda Mendiola aurkezlearekin bilduta, Meabe bere poesiaren ongarri diren osagaiez eta kontuez solastuko da.

Sonia Gonzalez idazlea batuko da elkarrizketaren hondarrera. Euskal filologian graduatua, herrikideak diren aldetik, Meabek estimuan duen pertsona eta egilea da. Besteak beste, Gonzalez bi eleberri eta saiakera baten sortzailea ere bada: Ugerra eta kedarra (Txalaparta), Erreka haizea (Susa) eta Marihuanazko bufandak (Txalaparta)

Bestalde, saioa Donostiara hurbilduko da, Ander Izagirreren jaioterrira; besteak beste, sortzaile hau eta bere kazetaritza lana lehen eskutik ezagutzeko asmoz.

Ekaitz Herrera irakurle durangarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatura gomendioa. Horretarako, Leslie Feinberg-ek idatzi eta Fermin Zabaltzak itzulitako Mari mutil handi baten bluesa (Katakrak) eleberria aukeratuko du.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua]160: ‘Nola gorde errautsa kolkoan’, Ni-aren eta memoriaren bidez egindako bidaia introspektiboa

saio gehiago…

Arte[faktua] 159: ‘Karena’ amatasunaren itzalen erakusleihoa

Arte[faktua] 145: Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi landa detektibearen azken entrega idatzi du, ‘Euri zitalari esker’

Arte[faktua] 151: Hannah Arendten ‘Indarkeriaz’ saiakera, eragin handiko pentsalari inportante baten lana sasoi betean

Arte[faktua] literatur saioa ETBn