Arte[faktua] 163: ‘Izurdeen aurreko bizitza’: dena zalantzan jarri zuten AEBko eta Euskal Herriko emakumeen arteko ispilu-jokoa

Arte[faktua] 163: Kirmen Uribe ‘Izurdeen aurreko bizitza’ – 

Kirmen Uribe idazlea izango da aste honetan Arte[faktua] saioko gonbidatu nagusia. Izurdeen aurreko bizitza (Susa) eleberria plazaratu du Uribek, eta baita 2021eko Kritika Sari Nazionala jaso ere. New Yorkeko liburutegi publikoko “Cullman” sormen beka lorturik, ondarroarrak 176 kutxatan gordeta zegoen Rosika Schwimmerren bizitza ezagutu, eta bere haurtzaroko emakumeei omenaldia egiteko ongarri gisa erabili du. Kutsu biografikoa duen aldetik, eleberria idazketa prozesua ezagutzeko abagunea ere bada. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Bilboko Guggenheim museoan elkartu dira egilea bera eta Yolanda Mendiola.

Miel A. Elustondo idazle azpeitiarra batuko da beste bien arteko elkarrizketara. Aspaldiko lagunak eta literatur konplizeak dira Uribe eta Elustondo, biak ala biak, telebistak ibilitakoak; izan ere, Sautrela programaren hastapenetan, elkarrekin ibili ziren kolaboratzaile lanetan.

Oihana Arana bertsolari eta idazlearen ingurura gerturatuko da saioa, apalategian gordetzen dituen liburuak eta kontuak ezagutzeko asmoz.

Jakeline Barker irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa. Horretarako, Maria Konnikova idazlearen El gran farol (Libros del asteroide) saiakera entzutetsua aukeratuko du.

Amaiera gisa, Irati Irurieta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasleak eginiko “booktubea” erakutsiko dugu. Oraingo honetan, bideoa Julia Jimenezen Otra nutrición es posible (Planeta) saiakerari eskainia izango da.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Kirmen Uribe

Saio gehiago…

Arte[faktua] 162: Irati Jimenezen ‘Begiak zabalduko zaizkizue’ literatura mintzagai duen saiakera

Arte[faktua] 161: ‘Nola izan garen gauza’ Iban Zalduaren euskal gatazkaren “atzerabegirako” ia antologikoa

 

Arte[faktua] 163: Kirmen Uribe ‘Izurdeen aurreko bizitza’ 

Arte[faktua] literatur saioa ETBn