Eta umeen jazarpenaren inguruan zer?

Eta umeen jazarpenaren inguruan zer? –

Eta umeen jazarpenaren inguruan zer?
argazkia: getty images

Irakurri berri dut Argiako albistea. Oraingoan ere whatsapez iritsi zait. Beti bezala Mikel zoragarri egon da: eskolako jazarpenaz sakon eta egoki aritu da. Barruak mugitu zaizkit. Ez zegoen beste aukerarik.

Bizitza aldakorra da. Bertan garatzen goaz, heltzen, zahartzen, alegia. Umeak edozein garaietan dira etorkizuna, hortaz: izatez dira etorkizuna. Nola zaintzen ditugu? Eta konkretuki: gure sisteman eskola giroan nola dira zainduak?

Argi dago eskolako testuinguruan umeen ongi izatea dela denen helburu. Bihotzez ekiten diete gau eta egun hainbat eta hainbat irakasleek ere. Nahikoa al da hori jazarpena ekiditeko? Ezetza biribila da.

Azkenengoz irakurri ditudan hainbat idatziek nahasmen ikaragarria sortu didate. Batetik agresibotasuna gorpuztearen inguruan. Bai, oraintxe azalduko naiz. Idatzian umeei agresibotasunarekin erlazioa zuten ekintzetan animatzeko gomendioaren baitan ari zen, ekintza horiek umeengan sentitutako agresibotasuna gorpuztea eta kanporatzea jolasaren bidez. Halako zerbait. Tira. Heldutasunean agresibotasuneko bulkada horri jarraituz besteekin partekatuko bagenu bada eskerrak, eta inoiz ez nuen pentsako bada adin honekin zigor kodeari eskerrak emango nizkiola, eskerrak bada zigor kodeari horrek hori etengo lukeelako bat-batekotasunean behintzat. Eta agresibotasuna bat-batekotasunean eten behar da. Sentitu bai, onartu bai, kudeatu ere bai, gorpuztu inoiz, eta are gutxiago besteen hartu emanetarako. Paulov eta Skinner zergatik eta zertarako ahaztu ditugu? Beraiek zientzia sortu zuten. Zientzia zer den ez dakienentzat Kuhnen gomendioa egokia da.

Eta jazarpena zer da ba? Indarkeriaz, psikologikoaz eta fisikoaz, denboran zehar, batek edo batzuek beste bati sufrimendua eragiten diotenean. Eta sufrimendua hitza hitz potoloa da. Estresa, antsietateak sufrimendua dute osagai. Eta gizakiek bere buruaz beste egiten dutenean beraien sufrimendua pairatu ezina suertatu zaiolako izanen da. Hortaz hartu dezagun eskolako testuinguruan dohain sortzen den sufrimendu hori kontuan. Eta hezkuntza komunitateak horren ardura hartu behar du.

Eta ez, ez da onargarria jazarpena jasaten dutenek ez taldez, ez gelaz, ez eskolaz aldatu behar izatea beraiek ez bait dira arazoaren gakoa. Gakoa jazarpena burutzen dutenak dira; agresibotasunean, sufrimenduan ondo sentitzen ikasi dutenak dira. Eta hauek hori “des- ikasi” behar dute. Eta irakaspen horretan jarraitzen duten bitartean, hau da jazarpeneko gurdiaren gidariak diren bitarteak hauek eskolatik kaleratuak izatea aukera egoki bat da. Eta hala izan bedi.

Eta umeen jazarpenaren inguruan zer?

EHUn Psikologiako fakultateko irakasle. "Jende guzti hori. Zer egiten ari da? Zertan ari da pentsatzen? Denok hilko gara, a zelako zirkoa! Hori jakitea aski litzake elkar maitatzeko, baina ez. Arinkeriek beldurtu eta zapaltzen gaituzte, ezerezak irensten gaitu". Charles Bukowski