“Alarma” Biba Zuek! saioan
“Alarma” Biba Zuek! saioan –
Alarma (Jo Ta Ke Ekoizpenak) diska plazaratu du SuTaGar ek eta zinez gozatu dudala aitortu besterik ez dut… Bejondeizuela eta eskerrikasko beste behin!. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida izan dituzte eitb-ko BIBA ZUEK! saioan eta disko berriaz eta eskainiko dituzten kontzertuez hitz egin dute Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin, hemen ikusi nahi baduzu. Biba zuek!
Aitor Gorosabel (ahotsa, gitarra), Xabi Bastida (gitarra), Asier Osoro (baxua) eta Borxa Arrillaga (bateria) eibartarrek ondarroako gaztetxean eman zuten lehenbiziko kontzertua, 1988ko abuztuaren 14an, eta lehen grabaketa euren kontura egin zuten 1989an. 2022an euren 13. estudioko lan berria plazaratu dute, “Alarma” (Galder Arrillaga eta Igor Díez baxuan). Sei urte ziren “Maitasunari pasioa” azkeneko diskatik eta sutagarzaleok bagenuen gogoa… Hemen euren ibilbide luzeko estudioko disken zerrenda osoa: Jaiotze basatia (Zarata, 1991), Hortzak estuturik (Esan Ozenki, 1992), Munstro hilak (Esan Ozenki, 1993), Sentimenak jarraituz (Esan Ozenki, 1995), Agur jauna gizon txuriari (Esan Ozenki, 1997), Homo Sapiens? (GOR Diskak, 1999), Su ta Gar 1987-89 (Gaztelupeko Hotsak, 1999), Itsasoz beteriko mugetan (GOR Diskak, 2003), Jainko hilen uhartean (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006), Ametsak pilatzen (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2011), Bizirik gaude (Jo eta Ke Ekoizpenak, 2013), Maitasunari pasioa (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2016) eta Alarma (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2022). Biba zuek eta segi zarata gogor eta goxo hauek ataratzen!
‘Urratsak zubi’ Herri Urratseko aurtengo abestia eta bideoklipa (Su Ta Gar)
Aitor Gorosabel: “Eman ezin duzun hori ere eskatzen dizu jendeak sarritan”
“Alarma” Biba Zuek! saioan