Su Ta Gar taldearen letretan oinarritutako komikia, “Sua”

Su Ta Gar taldearen letretan oinarritutako komikia, “Sua” –

E-gorblog-etik jasoa.

Alex Telloren gidoia eta Julen Ribasen marrazkiekin, musika taldeak berak argitaratu du
Su Ta Gar taldearen letretan oinarritutako komikia, "Sua"
Irudia: Julen Ribas

Su Ta Gar musika talde ezagunak komiki bat argitaratu du, Sua izenburuduna. Alex Tellok idatzi du istorioa eta Julen Ribasek marraztu. Baina, irudi lezakeen kontrara, ez da taldearen ibilbidea kontatzen duen komiki bat.

Sua izeneko gazte baten istorioa dago komikian, eta istorio hori Su Ta Garren 36 kantaren letren zatien bidez kontatzen da. Taldeak bere kantuen bidez nola, hala islatu ditu komikiak ere Euskal Herriaren azken 30 urteen testuinguru soziopolitikoa, fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartuz.

Errutina, gizarte-injustiziak, polizia, tabernak, drogak, musika… hau da, gazte askoren bizitza erretratatuta ikusiko duzu 80 orriko komiki mardul, original eta bikain honetan.

 

Su Ta Gar taldearen letretan oinarritutako komikia, “Sua”

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.