‘Urratsak zubi’ Herri Urratseko aurtengo abestia eta bideoklipa (Su Ta Gar)

‘Urratsak zubi’ Herri Urratseko aurtengo abestia eta bideoklipa –

40. HERRI URRATS

Maiatzak 14  Senpere

'Urratsak zubi' Herri Urratseko aurtengo abestia eta bideoklipa

‘Urratsak zubi’

Amaren bularretik jaso nituen
kontzientziarik gabe lehenengo hitzak
Aitaren besoetara jauzi eginik
eman zizkidaten unibertsoak
Amonaren eta aitonaren kontuetan
jakinduri xamur baten beroa
Zetorkidan bideari ekiteko
behar nituen indarra eta arnasa

Kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
Eman hegoak euskarari
bihurtu ditzagun urratsak zubi

Iraganeko soinuak dira entzuten
hemen gauden gehienon ahotsetan
Gure bihotzak aske dira sentitzen
maitatzeko era desberdin honetan
Badaukazu begiradan distira bat
ez dudana aurkitzen beste hizkuntzetan
Egin nauzun argia eta sua zara
maite zaitut esna eta ametsetan

Kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
Eman hegoak euskarari
bihurtu ditzagun urratsak zubi
Kaixo esanik elkarreri
helduko diogu etorkizunari
Herri Urratsen zuk eta nik
bihurtu ditzagun urratsak zubi.

Abestia: Su Ta Gar

bideoklipa: Inge Arin

‘Urratsak zubi’ Herri Urratseko aurtengo abestia eta bideoklipa