The Look of Silence

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (III)

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (III) > The Look of Silence

Fikziozko film bat dirudi baina dokumental bat da. Errealitatean bakarrik gerta daitezken momentu surrealista sinestezinez zipriztindutako dokumental bikaina da The Look of Silence.

Joshua Oppenheimer zuzendariaren aurreko lana (The Act of Killing) Oscar sarietarako hautagaia izan zen 2014an eta film honekin ere balentria bera lortzeko aukera handiak dituelakoan nago. Hasteko, dokumental onenaren Oscar sarien bidean dago beste 18 filmekin batera.

Nire Top 5 (in no particular order):

.

3. The Look of Silence

Aurrekoan bezala, film honetan Oppenheimer-ek Indonesian 1965an gertatutako genozidioa du aztergai.

The Act of Killing film izugarrian protagonistak hiltzaileak izan ziren bitartean, azken lan honetan, istorioa biktima baten ikuspuntutik kontatzen da.

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (III)Berrogeitaka urtetako oftalmologoa den Adi-k, bera jaio aurretik, 65ean, bahitu, torturatu eta erail zuten anaiaren hiltzaileak elkarrizketatzen ditu betaurreko berriak jartzearen aitzakiarekin. Elkarrizketa hauen bidez bere anaia nola eta zergatik hil zuten jakin eta barne-itxiera lortu nahi du, bide batez hiltzaileen aitortza eta damua erreklamatuz.

The Look of silence 3 - 15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (III)Baina Adi-ren solaskideek hilketak ukatzen dituzte eta onartzen dituzten gutxiak ez dira damu: “The past is past”.

Baina nola ahaztu iraganean gertatutakoa zure seme, anai edo senarraren hiltzailea zure bizilaguna bada?

The Look of silence 4 - 15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (III)Eta hiltzaileak oraindik boterean jarraitzen dutela jakinda, nola erreklamatu ba ezer?

Formalki, fikziozko lana ematen du: fotografia zaindua, zoragarria da, off-eko narratzailerik ez dago, “Talking heads” elkarrizketarik ez, ezta artxibozko irudirik ere. Oppenheimer-ek dokumentalak egiteko modu propioa sortu du, erakargarria benetan, dokumental genero ez-komertziala publiko zabalago bati irekiko zaion zinegintza modu bat.

The Look of Silence film aztoragarria da, ez bakarrik hiltzaileek egindako erailketak modu grafikoan deskribatzen dituztelako, baita egindakoak nola barneratu eta normalizatu dituzten ikusten uzten digulako ere.

Hiltzailea: “Hildakoen odola edaten nuen, erotuta ez bukatzeko modu bakarra zen eta. Gazia eta gozoa da”.

Adi: “Barkatu?“.

Hiltzailea: “Gizakien odola gazia eta gozoa dela“.

.

Deigarria:  Errepresaliei beldurrez, lantaldeko pertsona asko anonimo bezala agertzen da film amaierako kredituetan.

Izarrak: 4/5

4-izar

The Look of Silence trailerra (AZP. ENG/CAST)

 

biktima, dokumental, film, indonesia, Oppenheimer, Oscar
Izaskun Arandia

Zinegilea izarfilms.com hemen.me tinkoeuskara.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude