15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (I) > Winter On Fire

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (I)

Irakurle maitea, ezin dut nire kitzikadura kontrolatu. Abenduaren 1ean argitaratu zituzten OSCAR sarietarako lehiakide izan daitezkeen 15 dokumentalen izenak. Akademiak 124 film jaso zituen eta hauetatik, lehenengo bahetzea 15ek pasa zuten. Zerrenda osoa hemen.

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (I)Dokumentala beti izan da da zine aretoetan programatzeko genero zaila eta OSCAR sariek ekartzen duten gauza on bat -eta dokumentalen kasuan agian garrantzia handiagoa duena-, film zoragarri hauek lortzen duten ikusgarritasuna eta, (berriro), pantaila handian ikusteko aukera ematen dutela da (Gogoratzen “Searching for Sugarman“?).

2016ko urtarrilaren 14ean iragarriko dituzte estatuatxoa jasotzeko lehian arituko diren Top 5a osatzen duten dokumentalak. Nik neure Top 5 partikularra sortu dut eta datozen asteetan nire zerrendako filmei buruz hitz egingo dut.

Nire Top 5 (in no particular order):

.

1. Winter On Fire

Maidan Enparantza, Kiev, Ukraina. 2013ko azaroa. Ikasle talde batek manifestazio bat antolatzen du Errusiaren aldeko Yanukovych presidente ukraniarrak dimititu eta hauteskunde berriak deitzearen alde.

Winter on Fire 3Gertatutakoa asko sinplifikatuz, 2014ko otsaila arte, 93 egun iraun zuen altxamendua kontatzen du dokumental honek. Denbora horretan, altxatzea erabateko guda bihurtu zen eta Winter on Fire guda horretan parte hartu zuten manifestarien ikuspuntutik filmatuta dagoen dokumental bikaina da.

Anti-government protests in Kiev January 25, 2014. After two months of primarily peaceful anti-government protests in the city center, new laws meant to end the protest movement have sparked violent clashes in recent days. Deadly violence erupted on both sides.Orain dela urte t’erdi pasatxo gertatutakoa, gure komunikabide urrunetan hain modu deskafeinatuan eman ziguten,  eta dokumental honek barne-barnetik, gatazkaren frontetik, kontatzen du xehetasun beldurgarriekin. Kiev-eko Maidan (Independentzia) Enparantzan jazotakoa gozagarri eta estalkirik gabe aurkezten digu zuzendariak: bala bakoitza, zauri bakoitza, borrakaldi bakoitza bere azalean sentitzen du ikusleak. Hasieratik erakusten zaigu poliziaren basakeria. Eszena luzeak eta muturreko biolentzia. Ikaragarria.

Herri batu, desesperatu baten indarra bikainki harrapatu du Evgeny Afineevsky zuzendari Tatarstandarrak. “Hemen hiltzeko gaude” dio manifestari batek. Eta bai,  hiltzen dira. Guztira 125 hildako, 65 desagertu eta 1890 zauritu poliziaren, “Berkut”-aren (polizia-gorputz bereziak), eta “Titushki”-ren (gobernuak kontratatutako makarroi taldeak) eskuetan.

Roman
Roman Savelyev, 12 urte. Boluntario bezala aritu zen: “Nire eskola izan zen”

Filma hasten denean, bati 15M mugimendua gogora etortzen zaio, baina laster asko ikusten dugu Madrilgo Puerta del Sol-en jazotakoek partxis joko bat diruditela Kiev-en gertatutakoekin alderatuz.

Lekukoekin egindako elkarrizketa eta gatazkan bertan grabatutako irudiz osatzen da dokumentala. Noizean behin, gertatzen ari zena azaltzeko eta testuinguru historikoaren berri emateko beharrezko infografia ere erabiltzen da. Eta nahiz eta filmak amaiera itxaropentsua izan, bukaerako infografiek gogorarazten digute, ia bi urte pasata, gatazkek gogor jarraitzen dutela Ukrainan.

 

Deigarria: Erlijio, pentsamendu politiko eta klase sozial desberdinetako herritarrak batera borrokatzen ikustea. Ordezkari erligioso desberdinak frontean, sotanak soinean, bala-zauriak jasotzen eta beste herritarrekin batera poliziari aurre egiten ikustea, gutxienez, bitxia egin zait.

Izarrak: 5/5

5-izar

Winter On Fire Trailerra (ENG AZP.)

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (I) > Winter On Fire
dokumentalak, oscar sariak
Izaskun Arandia

Zinegilea > izarfilms.com (H)emen ikusentzunezko emakumeen elkarteko presidentea > hemen.me TINKO Euskara Elkarteko zine arduraduna > tinkoeuskara.eus

2 pentsamendu “15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (I) > Winter On Fire”-ri buruz

  • Eskerrik asko, Itziar! Kategoriako aukeraketa egin duzu, denak ikusten ari naiz.

  • Jakina, horrek ez du esan nahi edukiaren ados nagoenik, esate baterako Ukraniakoarekin. Faszismoaren interbentzioa begi bistakoa izan zen Maidanen, nahiz eta dokumentalean hori oso ondo estali, dirudienez. Baina alderdi zinematografikotik ikusita, oso ondo egindako lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude