Amy

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (IV) > Amy –

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (IV): Amy

Dokumental onenaren Oscar sarirako 5 hautagaiak urtarrilak 14ean iragarriko dituzte eta ni aurreratu egin naiz, nire Top 5 filmeen errepasoa astero eginez. Gaurkoan, Senna film sarituaren zuzendariaren eskutik datorkigun Amy dokumental zoragarria dugu hizpide.

Nire Top 5 (in no particular order):

4. Amy

Egia esan behar badizut, txispatuta Joan naiz Amy ikustera. “Ze aproposa” esan diot nire buruari filma ikusteko eseri orduko. Izan ere, abeslari Londondar talentodun hau erdietan baino gehiagotan txispatuta x 10 ateratzen baitzen eszenatokira, Jazzaren diva handienak bezala abestera, balantzaka, zigarroa (edo “belarra”) hatz artean.

Amy 4Biziki gogoratzen dut Amy_Winehouse hil zen eguna. 2011ko uztailaren 23a zen, ni Ingalaterran bizi nintzen eta bere heriotzaren berri telebistan eman zutenean, nire aspaldiko lagun bat hil zela sentitu nuen. Amy 3Eta Asif Kapadia-ren dokumental zoragarrian argi azaltzen da zergatik iruditzen zitzaigun denoi Amy gure aspaldiko lagun bat zela. 20 urte besterik ez zituen bere lehenengo diskoa, FRANK, atera zuenean eta ordutik bere heriotz goiztiarrera arte bere mugimendu guztiak grabatu, idatzi eta fotografiatu zituzten Ingalaterrako (eta munduko) tabloideek eta Amyren bizitza pusketekin elikatu gintuzten txutxumutxuzale ase-ezinok.

Amy 2Eta auto istripu bat ikustea bezala izan zen: ez duzu begiratu nahi, baina begiratu egiten duzu.

Amy-k dena zuen: Talentua, gaztetasuna, arrakasta, dirua, maitasuna, maitasun-eza, bulimia, heroina menpekotasuna, alkoholismoa, ahultasuna, autoestimu baxua…

Dokumentalean deskubritu dut bere bizitzako gizonek zer eragin ezkorra izan zuten Amyrengan eta zenbat maite zituen berak. Eta dokumentalak gogorarazi dit zein ona zen (den) Winehouse. Tony Bennett-ek esaten duen bezala, “Ella Fitzgerald edo Billie Holiday bezalako diven alturan dago Amy”. Ona, ez bakarrik bere ahots potente horregatik, bere abestien hitzak poesia hutsa direlako ere bai, bere minaren adierazleak, alegia.

Segi AMY ikustera. Donostian oraindik ematen ari dira jatorrizko bertsioan (gaztelerazko azpitituluekin) Antiguoko zinema batean*. Eta bestela, laster izango da (legalki) ikusgai online.

Deigarria: Bere idoloak, Tony Bennett-ek “Album Onenaren Grammy-a” irabazi duela iragartzen duenean Amy-k jartzen duen aurpegitxoa. Koitadua.

*Iruzkin hau orain dela hilabete batzuk argitaratu genuen lehenengoz eta zoritxarrez, jadanik ez da ikusgai pantaila handian.

 

Izarrak4/5

4-izar

AMY trialerra (ENG)

Amy

Zinegilea izarfilms.com tinkoeuskara.eus