Best of Enemies

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II) > Best of Enemies –

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II) > Best of Enemies

OSCAR sarien bidean dauden dokumentaletatik nire Top 5 zerrenda eratu dut eta lehengo astean Winter On Fire filmari buruz hitz egiten aritu nintzen. Hauteskunde aste honetan inoiz baino aproposagoa den Best of Enemies izango dugu aztergai gaurkoan.

Nire Top 5 (in no particular order):

.

2. Best of Enemies

1968ko EEBBetako partidu Errepublikar eta Demokrataren batzar presidentzialen jarraipena garai hartan zeuden 3 telebista kateek (NBC, CBS eta ABC) egin zuten, bakoitzak bere audientzia-erakarle arma onenak erabiliz. Baina ABC nora ezean zegoen baliabide eskaseko telebista katea zen eta bere 2 lehiakideen aurka ezer gutxi egin zezakeen.

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II)Baina batzuetan etsi-etsian hartzen diren erabakiek ezusteko emaitza bikainak lortzen dituzte. Galtzekorik gabe, irabazteko asko. Telebista betirako aldatu zuen ABC-ek Batzar Presidentzial Nazionalen ingurukoak eztabaidatzeko William F. Buckley Jr eta Gore Vidal intelektualak kontratatu zituenean. 15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II)Antzeko background elitista izaki, Buckley mugimendu kontserbadore berriaren San Pablotzat deskribatzen dute dokumentalean eta Vidal, berriz, eleberrigile eta gidoilari ezkertiar ezaguna zen. Txanpon beraren bi aldeak, alegia.

Bi pertsonaien arteko sumindura publikoki ezaguna zen eta hain muturreko iritziak izanda, eta hain hiztun bikainak izanik, espektakulua bermatuta zegoen. Buckely-k eta Vidal-ek garai hartako intelektual gehienek ez zekitena identifikatu zuten: telebistaren boterea. “Bi gauza daude inoiz errefusa ezin dituzunak: sexua eta telebistan agertzea” esaten du lasai asko Vidal-ek, garai hartarako gutxienez harrigarria izango litzateken adierazpen batean.

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II)Dokumental hau boxeo-borrokaldi bat bailitzan ikusi behar da. Politikaz ez dira asko jarduten, baina izugarri entretenigarria da batek besteari buruz esaten dituenak entzutea. Norgehiagoka ez zen bi filosofia politiko desberdinei buruzkoa, bi bizimodu desberdini buruzkoa baizik.

Nor da bietan gizon hobea?

Buckley-k eskarmentu handiagoa zuen debateetan, eta hau Vidal-ek bazekien, bazekien bezalaxe intelektual kontserbadorea bera suntsitzen saiatuko zela, eta horrela bere armarik onena ikerketa bihurtu zen. Jasotako informazio hau erabili zuen Buckley-ren aurka, bera aztoratuz, eta gizona muturreraino estutuz.

Best of enemies - 15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II)Bederatzigarren elkarrizketan Vidal-ek Buckley-ri “crypto-nazi” deitu ondoren, honek Vidal-i “queer” (maritxu, atzelari) deitzen dio muturreko bat emango diola mehatxatuz. Drama. Drama. Drama. EEBBetako telebistaren historian momentu epiko bihurtu zen. Best of enemies 2 - 15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II)Bai, Vidal-en homosexualitatea ezaguna zen, baina hau irain bezala 10 miloi pertsonen aurrean 1968ko telebista publikoan erabiltzea desesperazioz egindako kolpe baxutzat deskribatu zuten askok eta Buckley-k berak sekula gainditu ez zuen momentu ahaztezin bihurtu zen.

Zuzendariek 5 urte pasa zituzten fima osatzen duten artxibuko irudiak, aditu eta protagonisten ezagunekin egindako elkarrizketak eta bestelako informazioa biltzen. Emaitza dokumental interesgarri eta bizi bat da, gaurkotasun handiko gaiak ukitzen dituena eta askorentzat ezezagunak diren bi pertsonai antagoniko xelebre hauek eta elkarren arteko ezinikusia maisuki azaltzen duena.

Beharbada EEBBetako erreferentzia politiko batzuk ez dira ulertzen eta honek momentu batzuetan narrazioa geldotzen du eta  sozialki hain nahasia izan zen garai horren inguruko momentu gehiago faltan bota ditut, baina oro har dokumental ederra iruditu zait.

.

Deigarria:  Literatur-kritiko batek Gore Vidal-i antiamerikarra deitzen dionean, Vidal-en erantzuna: “How do you call me anti-american? I’m the country’s official biographer” (Nola deitzen didazu antiamerikar? gure herriaren biografo ofiziala naiz.)

Izarrak: 4/5

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II)

Best of Enemies Trailerra (ENG.)

15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (II)
abc, demokrata, dokumental, errepublikar, hauteskunde, Oscar, politika, telebista
Izaskun Arandia

Zinegilea izarfilms.com hemen.me tinkoeuskara.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude