Ala, segi pala!

Ala, segi pala

Beti gozatu izan dut jaten, jatun aparta nauzue eta apetitu onekoa; baina plazer handiagoa da jana lan fisikoa egin ondoren. Izerdi saio bortitz baten ostean dena da goxoagoa. Beharbada kirolarekiko daukadan zaletasuna janarekiko daukadanaren menpe dago. Biak ala biak ez ditut bakarrik egitea gustuko, bidenabar.

Ala, segi pala!Taldean egin beharreko kirolak eta taldeko otorduak maite ditut. Ez naiz inoiz bakarrik joaten mendira, edo korrika egitera, eta oso noizbehinka sentitzen naiz eroso bakarrik jaten, telebista parean. Frontoia da kirola egiteko gehien erabiltzen dudan plaza, eta azkeneko urteetan eremu honetan asko gustatzen ez zaidan zerbait nabaritu dut. Homogeneizazioa iritsi da ezker hormara.

Gaur erraketaren aurkako manifestu bat erratera nator, erratzen ez banaiz. Nire inguruan herri txiki aunitz daude, eta beraz, frontoiak ere; baina herri bakoitzak frontoi bakarra izanen du, normalean, eta oso posiblea da lagun artean batera gerturatuz gero okupatuta egotea aurrez. Hori ez da arazoa, beste batera joan eta kito, beti dago non jokatu. Baina kontua da erraketaren presentzia erabatekoa dela. Guk beti jokatzen dugu eskuz edota palan. Azkeneko urteetan ez dut kasik inor ikusi eskuz jokatzen, ezta palan ere.

Ala, segi palaDecathlon arropez hornituta, buru eta eskumuturretan zintak jantzita, erraketa presente. Erraketa “internazionala”. Mundu guztian jokatzen da erraketan, mundu guztian erabiltzen da (frontoian ez bada ere). Neronek ere jolastu dut frontenisean, noski, baina pala desagertuta ikusten dut inguruan. Ez naiz kirol profesionalaren egoeran sartuko, baina inguruan jendearen kirol ohituretatik at geratzen ari dela iruditzen zait.

Aitortzen dut ez dela loa kentzen didan gai bat, baina bere horretan garrantzia daukala iruditzen zait. Geurea denaren aldarri txiki bat besterik ez nuen egin nahi gaurko idatzian: plastikoa eta metalaren aurka, eskua eta pilota; egurra eta maziza

Gaztelaniako esamoldeak ere lekutu nahian, nire koadrilan erabiltzen dugun hau uzten dizuet: ala, segi pala!

Ala, segi pala! Gaztelaniako esamoldeak ere lekutu nahian, nire koadrilan erabiltzen dugun hau uzten dizuet: ala, segi pala!