Plazer hutsa (Literaturia 2016 bideoklipa)

Plazer hutsa (Literaturia 2016 bideoklipa)

Literaturia 2016ko gaia Larrua izango da; leloa, berriz, Plazer Hutsa.

Maiatzaren 19tik 22era bitarteko asteburuan Zarautzek hartuko duen literatur ekimena iragartzeko aurten egin duten bideoklipa duzue honakoa, Juanfe Garcesek egina Iratxe Aranbururen gidoiarekin eta Mikel Fernandez antzezle nagusi dela.

.

.

Literaturia 2016 (ekitaldi nagusiak)

.

Maiatzak 19 (osteguna)

19.30 – Noite galega

Luntxa eta Joseba Sarrionaindiaren poemen errezitaldia, Isaac Xubin poeta galiziarrarekin (gehi Jose Luis Otamendi eta Jon Benitorekin).

.

Maiatzak 20 (ostirala)

19.30 – Irekiera-hitzaldia: Larruaren kodea

Miren Agur Meaberen eskutik.

Jarraian – Ene maite kuttun guztiak

Anne Sextonen poematan oinarritutako ikuskizuna Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga eta Amorantek.

.

Maiatzak 21 (larunbata)

Liburu azoka Musika plazan (eta aurkezpenak Garoa liburu dendan), goizez eta arratsaldez.

10.00 – 12.30 – Poesia-bideoak euskaratzeko eta azpititulatzeko tailerra

EIZIEren eskutik.

12.30 – Isabel Iturberen bizitza eta heriotza (estreinaldia)

ITU Bandaren eta Kaluseren eskutik.

Jarraian – Tailerrean azpititulatutako bideoen emanaldia

Bego Montoriok eta Garazi Arrulak aurkeztua.

17.00 – Mr. Señora (estreinaldia)

Teatro-errezitaldi dramatizatua Metrokuadrokak, Oier Guillanek argitaratutako liburua oinarri.

20.00 – Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa

.

Maiatzak 22 (igandea)

Liburu azoka Musika plazan, goizez

11.00 – Alde erantzira nabil poesia-liburuaren errezitaldia

Ekhiñe Eizagirre idazlearen lagunek.

12.00 – Larruaz eta hitzez solasaldia

Eider Rodriguez eta Kirmen Uriberen artekoa, Goizalde Landabasok gidatua.

Jarraian – Egun on, Pyongyang ikus-entzunezkoa

Musika kontserbatorioko musikarien eskutik.

17.00 – Apaxi ipuin-kontalaria

17.00 – Beñat Axiari eta Joseba Irazoki

19.00 – Nork hil du Andoni Egaña?

Komikia oinarri hartuta, Xabi Paya eta Patxi Gallego egileak eta Andoni Egaña eta Fredi Paia bertsolariak.

.

LARRUA

Plazer hutsa (Literaturia 2016 bideoklipa)

.

Larrua, plazer hutsa

bideoklipa, larrua, literatura, literaturia, Zarautz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude