Nork merezi du Bai Euskarari Saria?

Nork merezi du Bai Euskarari Saria?

Bai Euskarari ziurtagiriak urtero-urtero banatzen dituen sariek arlo sozioekonomikoan euskararen alde egiten dutenen lana aitortzea dute helburu. Aurten nor saritu erabakitzerakoan, proposamenak kontutan hartzeko asmoa dute, beraien atarian irakurri dugunez:

Nork merezi du Bai Euskarari Saria?.

Bai Euskarari Sariak banatzeko 2016ko ekitaldia uztailaren 1ean egingo dugu DSS2016 Gunean, Donostian. Aurten ere hiru sari banatuko ditugu: ziurtagiria duten bi entitatek Bai Euskarari Saria jasoko dute eta hirugarren saria Bai Euskarari Laguna izango da, Euskal Herriko pertsona batek jasotzen duen saria euskararen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik.

Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu. 

.

Saridunak, urtez urte

  • 2009: JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar) eta Kirmen Uribe.

  • 2011: Refractarios Kelsen (Aduna), Hirukide ikastetxea (Tolosa), Sokoa (Hendaia) eta Xabier Mendiguren Bereziartu.

  • 2012: Skunk Funk, Arlan (Erandio) eta Jose Anjel Iribar (Athletic).

  • 2013: VUSA eraikuntzak (Galdakao), Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko ziurtagiridunak, Anaje Narbaiza (Elay).

  • 2014: Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz) eta Kike Amonarriz.

  • 2015: Euskal Herria Esnea, Nekatur eta Gaizka Garitano.

 

Egin proposamena

Sariak emateko zuen proposamenak jaso nahi genituzke. Nori emango zeniokete Bai Euskarari Saria?

Nork merezi du Bai Euskarari Saria?

bai euskarari ziurtagiria, euskara, sariak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude