Zintzotasuna, galdutako erronka

Zintzotasuna, galdutako erronka –

Amorrua sentiarazten digun gai batez hitz egingo dizuet gaurkoan.

Gure auzokidea den estatuan, Espainian, itzelezko korrupzioa egon dela enteratu gara azkenengo 5 urteotan. Horrek, egunkarien portadak, telebistako hainbat tertulia eta lagunen arteko eztabaidak piztu ditu. Guztiak konklusio berera iristen gara horrela irakatsi baitigute: hainbeste dirutza lapurtzea ez da ez normala ,ezta morala ere. “Zelako lotsa” eta horrelakoak bat baino gehiagotan entzun ditugu.

Itzelezko amorrua ematen digu politikoek berriro ere lapurtu digutela entzuten dugunean edota kondena gutxi bete behar dutela konturatzean. Baina, zergatik egiten zaigu hain arraro hori gertatzea? Esaidazu, ez duzu inoiz azterketa batean kopiatu? Txuletak atera, nor-nori lana eskatu,…? Azkenean guztiak egiten dugu berdina: sistemataz barre egin. Zergatik aterako dut 6 bat merito propioz, kopiatzen 9 bat atera ahal badut? Zergatik ordainduko ditut 100 euro gehiago BEZ-agatik merkeago lortu ahal badut? Zergatik asetuko naiz nire soldatarekin miloi mordo bat lapurtu badezaket inor konturatu gabe?

Zintzotasuna, galdutako erronkaKultura arazoa dugu aurrean. Ez pentsa korrupzioa ez dudala kuestionatzen. Guztiz kontrakoa. Gezurtia eta zintzoa ez den gizarte bati egiten diot kritika. Ez pentsa nik ez dudala inoiz kopiatu ala albokoari zer edo zer galdetu. Ez naiz inolako estralurtarra, baina hortan nago, normal bezala ikusten ditugu txikitatik horrelakoak eta gero, gutaz barre egiten dutenean graziarik ez.

Ez dakit zein den konponbidea edo konponbiderik duen. Azkenean, guztia horrela jarraitzen badu ez gaitezen harritu gehiagotan gertatzen bada. Fija zaitez, gure inguruan mikrolapurketak eta sistemataz irri egiten duten milaka pertson ditugu.

Zintzotasuna, galdutako erronka