Umeak eta haien jostailuak

Umeak eta haien jostailuak

Jende askok umeentzako Gabonetako aldizkariak irakurtzen ditu, non Olentzerori eskatzeko jostailuak ateratzen diren. Baina jendeak ikusten ez duena, aldizkari horien matxismoa da.

Nire ustez, jendea ez da gauza hauetaz ohartzen. Izan ere, betidanik eta leku guztietan ikusi dugu nola emakumeek etxeko jardueretan aritu “behar” direnak direla, eta gizonezkoak, aldiz, beharrezkoa den soldata etxera eramateaz arduratzen direla.
Uste dut hau hobeto ulertuko dela argazki batzuekin:

Umeak eta haien jostailuak

Esaterako, lehen argazkian neska bat agertzen da eta bere inguruan, Barbie-ak, sukaldatzeko jostailuak eta haurtxoak, neskei amatasunerako prestatu behar balitzaie bezala. Gainera, inguru guztia arrosa da. Mutilei ematen dieten jostailuak, aldiz, suhiltzaileak edo poliziak izateko jostailuak dira, eta guzti-guztia urdina da.

Hau ez da bakarrik jostailuekin gertatzen, adibidez mozorro denda batera joaten bagara, berdin-berdina gertatuko zaigu, neskentzako mozorroak printzesenak dira ia guztietan. Mutilenak, aldiz, suhiltzaileenak, polizienak edo super-heroienak dira.
descarga.jpgdescarga (2).jpgdescarga (1).jpgsupermanniño.jpgbombniño.jpgpoliniño.jpg

Ni ez nago bat ere ados honekin, pentsatzen dut ume bakoitza desberdina dela eta mutil bat panpina arrosekin jolasteak ez du esan nahi neska izan nahi duenik, eta berdin neskek autoekin edo motorrekin jolasten dutenean, eta neska batek mutil bat izan nahi badu, edo alderantziz, ez gara beldur izan behar, normaltasunez hartu behar dugu eta umeari lagundu behar diogu ahal dugun guztian.

Hau guztia kontuan hartuta, esango nuke haur guztiak libre izan behar direla jostailuak aukeratzeko momentuan eta aurreiritziak alde batera utzi behar ditugula. Jostailuek ez baitute generorik!

Umeak eta haien jostailuak
haurrak, Jostailuak, sexismoa

2 pentsamendu “Umeak eta haien jostailuak”-ri buruz

  • Zure hausnarketarekin erabat ados, eta zorionak zure idatzia argitaratzeko ausardia izatearren. Baina mesedez, hurrengo batean bigarren irakurketa, edota zuzenketa, egin testua sarera igo aurretik. Edukia bezain garrantzitsua baita zuzentasuna. Hala ere, jarraitu horrela sortu eta konpartitzen!! Animo, ez hetsi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude