UZTARO, giza eta gizarte zientzien aldizkariak ehun zenbaki

UZTARO, giza eta gizarte zientzien aldizkaria 100. zenbakira iritsi da: zatoz ospatzera!

UZTARO, giza eta gizarte zientzien aldizkaria 100. zenbakira iritsi da: zatoz ospatzera!

Bihar UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariaren 100. zenbakia ospatzeko ekitaldia prestatu du UEUk Bilboko Kafe Atzokian, arratsaldeko 18:30etan. Zenbaki biribila aitzakia hartuta, Jokin Apalategiri, UZTAROko zuzendariari, elkarrizketa egin diogu.

UZTARO, giza eta gizarte zientzien aldizkaria 100. zenbakira iritsi da: zatoz ospatzera!1990ean sortu zuen UEUk UZTARO aldizkaria, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago eta 773 pertsonek parte hartu dute bertan, eta zalantzarik gabe, alorreko erreferentzia bilakatu da.

UZTARO ahalegin handia egiten ari da kalitatearen bila, lau alorretan arreta berezia ezarriz:

  • Edukiaren kalitatea zaindu, artikuluei gutxienez bi iragazki igaroaraziz onartuak izateko.
  • Euskararen zuzentasuna landu, ulergarritasuna eta hiztegi teknikoaren estandarizazioa kontuan hartu eta bi zuzentzaileren lanarekin artikulu oro gutxienez hiru aldiz zuzenduz.
  • Bibliografia, aipuak, letra motak… aurkezteko arau zehatzak sortu eta aplikatzea.
  • Aldikotasunaren zehaztasuna finkatzea, urtero 500 orrialde lau zenbakitan kaleratuz.

Jokin Apalategi, UZTARO aldizkariko zuzendariaren esanetan, euskal irakasle-ikertzaileen belaunaldi oparoa bezain prestatua, sendo erroturik eta bizirik, ageri da Euskal Herri osoko Unibertsitateetan: “UZTAROren zero aletik 100. alera argitaratu duguna aztertzea aski da giza eta gizarte-zientzietan dagoen euskal produkzioaren osasuna handizki onera joan dela jabetzeko. Nola gaien zabaltasunak hala tratamendu zientifikoak eskatzen dituen planteamendu teoriko, metodologiko eta teknikoetan euskarak sekula ezagutu ez dituen bideak kurritu ditu eta duintasun handiz egin du. Gehiagoz inork ezin du esan euskararentzat bete ezinezko alor zientifikoak existitzen direnik, guri gaztetan esaten ziguten moduan. Irakurri elkarrizketa osoa.

Ekitaldra etorri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)