Nerea Martinezek irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria
Nerea Martinezek irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria –
Zuzeu Gaztea Sariak hamar sinaduraren hamasei sarrera argitaratu ditu 2021eko udan, uztailetik irailera bitartean; bat ezik, guzti-guztiak lehiaketan lehen aldiz parte hartzen zuten gazteak.
Guztien artetik Nerea Martinezen “Presiopean itota” saritzea erabaki dugu, batxillergoko azken ikasturtean ikasleek bizi izaten duten arazoa ikusarazi nahi izan baitu. Martinezek, gainera, beste bi sarrera ere argitaratu ditu azken hiru hilabeteko honetan, hirurak ere beraien artean erabat ezberdinak.
Saritutako sarreraz gain, aintzakotzat hartzeko modukoak begitandu zaizkigu beste asko. Batzuk baino ez aipatzearren, June Mujikaren “Emakumeen futbola, artifizialki dopatutako kirola”, oso ikuspuntu pertsonala ageri duena; Loiola Iturbek Ternuari egindako eskaria; eta txertoei buruzko gai korapilatsu bat mahai gainean jarri eta eztabaida eragin duen Josu Urrestarazuren sarrera. Baita Aitana Aniaren sarrera bikainak, tarteko “Emakumeak Sexualki Pizteko Trikimailuak”, ondo datoz aholkuak.
Hurrengo saria 2021eko udazkenari dagokiona izango da, urritik abendura bitartean 30 urtez azpiko gazteek idatzitako sarrerarik onena saritzen duena. Dagoeneko argitaratu dira hiru.
.
Parte hartzeko argibideak, HEMEN
…
Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria
ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari
Nerea Martinezek irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria