Non dago Arzamas?

Non dago Arzamas? – 

Bi izen dira, bi aro irudikatzen dute, baina geografikoki hiri bat da. Arzamas izena sobietarrek erabiltzen zuten eta Sarov post sobietar garaian Boris Yeltsinek jarritako izena da, egun mapa guztietan Sarov izenarekin agertzen da.

 

Zergatik hainbeste aldaketa? Bigarren mundu gerran eta batez ere gerra ostean, gune honek ikaragarrizko garrantzia eduki zuen, izan ere mapa eta dokumentu guztietatik desagerrarazi egin zuten. Arzamasen esperimentu militar eta nuklearrak egiten zituzten. Bigarren mundu gerra eta Gerra hotza zela medio, gune hau gotortu egin zuten, sobietar batasuneko aurrerapenak egiteko eta bertatik ez ateratzeko. Gogoratu behar dugu, bigarren mundu gerraren ostean espioitza ematen zela bi bandoetan, bai kapitalistan eta baita komunistan ere. Beraz, horren beldur ziren sobietarrak eta hiri mamutu eta ofizialki ikus eta detekta ezin bihurtu zuten.

Hiri honetan esperimentu ugari egin ziren eta programa nuklearra aurrera emateko egin zuten batik bat, izan ere estatu batuak Manhattan proiektua burutua zuten eta hainbat zientzialari Nazi bere lantaldean sartu zituzten, izan ere hauetako asko nobel saridunak ziren eta programa nuklear nazian parte hartu zuten. Horren beldurrez, isilpean hasi ziren garatzen sobietarrak.

Programa hau garatzeko, uranio oso garrantzitsua zen eta sobietan batasunak Uraletan, Altay eta Turkesta zonaldetan bilatu zuten 40. Hamarkadan. Estatu batuarrek beraien bonba lortzean eta Japoniar uhartean jaurtitzean, beraien hegemonia osoa izango zela uste zuten, baina hor dago akatsa, sobietarren espioiak zauden Manhattan proiektuaren barrenean eta detaile guztiak kopiatu zituzten. Estatu batuarrak ez ziren konturatu eta konturatu zirenean beranduago berdina egin nahi zuten, baina arazoa bat zaukaten, non zegoen Arzamas? Sobietar zientzialari eta elitearentzat bakarrik existitzen zen hiria.

Hiria gotortu egin zuten eta hesiaz josi, inorrek ezin zuen sartu edo atera baimenik gabe, 25.000 zintzialarik egiten zuten lana programa nuklearrean. Bertan zauden zientzialariek soldata izugarria jasotzen zuten, aurkariari informaziorik ez pasatzeko. 1949an kazajistanen lehenengo bonba atomikoa jaurti zuten eta urte batzuk beranduago, 50 megatoneko Zar bonba jaurti zuten, inoiz bota den handiena.

Gerra hotza amaitu ostean, eta Sarov izenarekin izandatu arren, oraindik ikerketa zientifiko eta militarra garatzeko gunea bihurtu da, naiz eta gaur egun mapatan agertu, hainbat zurrumurru daude, Errusiarren bonba kimiko eta gas nerbiosoak bertan ekoizten direla, izan ere Uranioa eta Polonioa lantzeko erredaktore bakarrak han geratzen direlako.

Non dago Arzamas?

Geografoa eta ikertzailea.Piztuaraziko sortzaile eta zuzendaria.