Onargarria da txertatzera behartzea?

Onargarria da txertatzera behartzea? –

Dakigunez, pandemiak beti agertu/egon dira historian zehar. Baztanga, Izurri Beltza eta beste pandemia batzuek gizartea gogor jo zuten agertu zirenean (jendea milaka hil zen, gorpuak kaleetan ikusten ziren…), eta gaixotasun horiekin akabatzeko, bai sendagaiak (txertoak eta antibiotikoak) bai konfinamendua/itxialdia erabili ziren. Gaur egungo pandemia, “pandemiatxoa” da historikoki gertatutako sarraskiekin alderatuta. Ehunekoetan, Euskal Herrian hasi zenetik urtea bete arte, Koronabirusaren ondorioz hildakoen kopurua biztanleria osoaren %0,1 (3.000/3.000.000) da eta batez besteko adina 80 urte ingurukoa. Kontua da, gure gaur egungo estandarretarakoa, onartezinak direla datu hauek.

Gaur egun, gure gizartea askoz aurreratuago dago. Medikuntzak ez dauka zerikusirik antzinakoarekin konparatzen badugu, sendagai aldetik zein kirurgiaren aldetik, jende gutxiago hiltzen baita. Tamalez, 2019an, birus berri bat agertu zen Wuhanen, Txinan, eta denboraren poderioz, pandemia ikaragarria sortu zuen, hau da, COVID-19; baina esan dezakegu betiko pandemiak bezalakoa dela?

Ikertzaile batzuek esaten dute birusaren kutsaketa sortu zela animalia basatiak jateagatik, beste batzuk, berriz, ziur daude birusa laborategi batean sortu zela. Batek daki benetan nola sortu zen, baina dakiguna da milioika pertsona hil egin dela pandemia honetan, eta egunero gehiago gehitzen dira zifra honetara.

Industria farmazeutikoak, pandemia murrizteko, txerto batzuk sortu ditu ahalik eta azkarren, eta gaur egun jende guztia txertatzen ari da, baina hori ikusita, nik neure buruari galdetzen diot: Eraginkorrak/osasungarriak al dira txerto horiek? 

Alde batetik, txertoak ezinbestekoak dira helduen eta arriskuan dauden pertsonen birusaren efektu kaltegarriak murrizteko, zehazki, birusarekin kutsatzen badira, seguraski gorriak pasatuko dituzte, edo, zoritxarrez, hil egingo dira.

Beste alde batetik, berriz, txerto horiek metodologia ezberdinarekin eginda daude (ARN), eta ikertzaile batzuen arabera, kaltegarriak izan daitezke gure sistema inmunologikoarentzat urteak pasa eta gero. Horretaz gain, gutxiengo batek tronbosiak pairatu ditu, nahiz eta pertsona horiek osasuntsuak zeuden. Bukatzeko, txerto guztiek metalak eta gure gorputzerako beste gauza kaltegarriak daramatzate, eta oraindik ez dakigu zenbat dosi jarri egingo diren.

Hori ikusita, esan daiteke “ulergarria” dela agintarien ikuspegitik biztanleria osoa txertatzeko nahia. Baina ikuspegi indibidualetik, batez ere gaztea bazara [hau da, Covid-ak jota hiltzeko aukera txikiak dituzularik], “ulergarria” da ere txertoa jartzerako orduan zalantzak agertzea. Baina zalantza horiek planteatzeak ez zaitu derrigorrez pandemiaren “ukatzaile” edo negazionista taldean sartzen. Izan ere, aurkakoa ere esan daiteke, hots, “txertoaren eragin kaltegarrien ukatzaileak” daudela. Telebista, komunikabide nagusi, politikarientzat… badirudi tabu bat dela esatea “Aizu, ni ez naiz txertoen aurkakoa, baina txerto honekin ditut zalantzak”.

Onargarria da txertatzera behartzea?Txertoa ona da eta kitto. Jar ezazu eta kitto. Hor bukatzen da eztabaida.

Normala da jendeari txertoak ipintzera derrigortzea, oraindik ez badakigu erabat onak ala txarrak diren? Nik, behintzat , pentsatzen dut ezetz. Inork ez daki, ziurtasun osoz, zer gertatuko den, ez pandemiarekin ez txertoekin epe luzera.

Txertoa hartu baduzu ere, kutsatua izan zaitezke eta besteak kutsatzen jarraitu dezakezu. Batez ere, norberaren babeserako omen da eraginkorra. Baina ez transmisibilitatea ekiditeko. Hortaz, txertoa ez hartzea nagusiki norberaren erantzukizuna izan beharko litzateke.

Gainera, albo ondorioengatik hiltzen bazara, nork hartzen du erantzukizuna? Gobernuak? Pfizer, Moderna edo AstraZenecak? Irakurri dut, “emergentziazko medikamentua” izanik, ez dutela kalte-ordainik emango. Arrazoi hori nahikoa izan daiteke txertorik ez onartzeko?

Txertoaren ondorioz hiltzeko posibilitatea oso txikia da. Demagun milioi batetik bat (%0,0001). Baina 1.000 milio pertsonari jartzen badiote, 1.000 pertsona hilko dira txertoagatik. Koronabirusa ez harrapatzeko zuhurtasunez jokatzeko eskatu digute. Baina txertoa ez hartzeko, hain zuzen, zuhurtasuna argudiatu dezakegu. Izan ere, posible da Koronabirusa harrapatzea eta horren ondorioz hiltzea, baina posiblea da ere, inoiz ez harrapatzea. Covid-az hiltzeko, 2 gertaera gauzatu behar dira: harrapatzea eta ondoren hiltzea. Estatistikoki, “posibilitate bikoiztua” deitzen da: bi gertaeren ehunekoak biderkatu behar dituzu eta ondorioz ehunekoa txikitzen da. Oro har, %0,1ekoa izan daiteke Covid-agatik hiltzeko aukera eta gaztea bazara, askoz txikiago. Txertoarekin, ordea, “boletoa” poltsikoan sartu duzu dagoeneko. 

Posibilitatea txikia bada ere, onargarria da txertatzera behartzea?

Onargarria da txertatzera behartzea? Onargarria da txertatzera behartzea? Onargarria da txertatzera behartzea?

7 pentsamendu “Onargarria da txertatzera behartzea?”-ri buruz

  • Josu, arrazoi duzu: txertatuza bazaude, kutsatu zaitezke eta kutsatu dezakezu. Baina ahaztu zaizu aipatzea askoz ere probabilitate txikiagoa dagoela hori gertatzeko, txertatuen artean.
    Eta zure heriotze probabilitatea ondo kalkulatzeko, alderatu beharko zenituzke zure adin tartean zenbat hiltzen diren txertoaren ondoriozko tronbosiekin eta zenbat covid-aren ondorioz.
    Zeren kontuan hartu beharko zenuke erabaki egoista hori (“txertoa ez hartzea nagusiki norberaren erantzukizuna izan beharko litzateke”) publikoki justifikatu nahi izateak, arrazonamendu sesgatu batean onarrituta, besteen erabakian ere eragin dezakeela, gizartearentzat ondorio kaltegarriak eraginez.

  • Onargarria da eskolara joatera behartzea? Eskolarako bidean auto batek harrapa zaitzake; eskolako patioan istripu bat izan, eta tretaplejia izan dezakezu; eskolan bullying egin diezazukete, eta psikiatrikoan amaitu… Probabilitatea txikia izan arren, onargarria da eskulara joatera behartzea?

  • Espero dut egiazko txertoren bat sortzea, Espaianiakoa agian.
    Orain ziztatzen dituzten hauek (Pfizer, Moderna, etab.), SASI.txertoak dirá, eta eraginkorrak ez izateaz gain (Israel etab.), froga.protokolorik gabe merkataratuak dirá, beraz, garantiarik gabekoak eta potentzialki arriskutsuak.
    Populazioak oro har EZ LITUZKE HARTU BEHAR.
    Eta ume eta nerabe al hartzea krimena da.
    Zientzian oinarrizkoa den printzipioagatik: Prebentzio Printzipioa.
    Baina negozioa dago tartean, eta bertsio bakarra, dogmatismoa eta zentsura. Ez dugu jakingo ezer sasi.txerto hauen albo.kalteez.

    Babestu ume eta nerabeak merkatarien eta tratanteen hatzaparretatik!!!7

  • “Txerto” honekin txertatzen ari direnak ez dira gizarteari inongo onurarik ekartzen ari. Inongoa. Alderantziz agian, ikusiko dugu. Beraz, “ardura soziala” apelatzea kasu honetan erridikulua eta lotsagarria da, inteligentziari iraina.

    Bisitaria: demagogia merkea zurea. Eta hipokresia eta arinkeria eta axalkeria asko, gehiegi. Egizu egokien deritzozuna eta utzi besteak BAKEAN BIZITZEN.

  • Besterik gabe, argudioaren ahulezia agerian utzi nahi izan dut. Argudio horrek ez baitit balio. Eta, barja, baina matraka ematen ari zaretenak txertiaren aurkakoak zarete. Egin nahi duzuena, baina ez erasotu besteei. Zure mezuan argi uzten duzu: hipokritak, arinak eta beste ez dakit zenbat kaifikatibo lerro gutxitan. Horri biolentzia deitzen diot nik. Biolentzia erabiltzen duzue.

  • Josun, neurri batean ados nago zurekin. Gaur egungo txertatze masiboak lehendik oso boteretsuak ziren zenbait farmazia-entrepresa indartzen ditu (Pfizer kasu), eta ez dut uste hori gizartearentzat onuragarria denik. Gure indarrak botikagintza publiko bat aldarrikatzera bideratu beharko genituzke, diru publikoa esku pribatuen mesederako erabiktzea ekiditeko, egiten dutena ikuskatu ahal izateko eta txertoak mundu guztiari iristen zaizkiola bermatzeko.

    Beharbada, hor bat egin genezake.
    Zer iruditzen?

  • Artikuluan ideia freskuak agertu dira. Adibidez, “txertoaren kalteen ukatzaile”, ukatzaile edo negazionista argudioari buelta emanez.

    Edo “probabilitate bikoiztua”. Baina, nik uste irakurleek…
    a) ez dituzte irakurri
    b) irakurri dituzte eta ez dute arreta jarri/ez dute ulertu.

    Edonola ere, gogoeta egitea eta gogoeta eginaraztea txalogarria da.