Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria
Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria
Udako oporretan izateko, partaidetza polita izan du atzean utzi berri dugun hilabeteko Zuzeu Gaztea Sariak, guztira sei idazleren bederatzi sarrera argitaratu baititugu abuztuan, horietatik bi lehendik ere saria jasotakoak eta beste bi lehen aldiz parte hartzen zutenak.
Guztien artean, Martin Gregorio Iturralderen “Espagetizko Munstro Hegalaria” sarrera saritzea deliberatu dugu.
Iturralderen sarrerak AEBetatik datorren “sinesmen” ero bat aurkeztu digu, erabat ezezaguna genuena; baina oso bitxia izateaz gain bere mamia ere baduena, ezin modu ironikoagoan Erlijioen dogmatismoari kritika egiten baitio, sinesmen eta sineskeriei.
Oso interesgarriak begitandu zaizkigu Beatriz Uragaren “Elkartasun-negozioa” edo Maialen Akizu Bidegainen “Bihar gaur atzo zen” ere -bi baino ez aipatzearren-, saria irabaztea lortu ez duten arren. Ea hurrengoan.
.
150 euro hilabetero
Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.
.
Hauexek dira parte hartzeko bete beharreko arauak.
.
.
2017an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK
Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria