Elkartasun-negozioa

Elkartasun negozioa –

Egunero Bilbo, Iruñea eta Donostia bezalako hiriko kaleetan zehar patruilatzen dute Gurutze Gorrirako, ACNUReko eta Mugarik Gabeko Medikuentzako bazkide bila. Batzuek boluntarioekin nahasten dituzte, baina bere lana altruismotik urrun geratzen da.

Egia esan, negozioa solidaritatean ustiatzeko ikusi duten enpresek, unibertsitateko gazteetan oinarritzen dira. Baina, nor eta zer ezkutatzen da txaleko “solidarioen” atzean?; zenbat diru geldituko da benetan GKEen kutxetan? eta zergatik dago afiliazioko kuota minimo bat? Bazkide askok ez dakiten kontuetako batzuk dira.

“Lanaldi-erdirako lana/sustatzailea/komertziala GKEetarako bazkideak. Hileroko 525 euro bakoitzeko lanaldi-erdia”. Iragarki hau masiboki agertzen da enplegu-bilaketako herrialdeko web-orri ospetsuenetan. Hiztegiaren arabera, salmenta-agente bat zera da, salmenta-operazioak besteren kontura egiten duena eta hori egiteagatik komisio bat jasotzen duen pertsona hura.

Elkartasun negozioa

Beraz, definizioak zuzeneko eran alderatzen du asmo altruistekinGKEen gehiengoak babesten dituztenakBenetan, irabazi-asmorik gabeko erakundeak ez dira lan-eskaintzak webean argitaratzeaz arduratzen eta ez dute hautapen-prozesuan parte hartzen. Azpikontratatutako enpresa batzuk dira lan hau egiten dutenak eta ehuneko alta bakoitzagatik kobratzen dutenak.

Lana erakargarria da bere ikasketak bizitza laboralarekin uztartu nahi dituztenen milaka gazteentzat. Eskainitako baldintzak mamitsuak dira ikasleentzat eta hain oinarrizkoak, edozein pertsona enplegura hautetsi lezakeela. Hautagaien %90ek elkarrizketa gainditu ohi dute. Kontratazio arazorik ez da inoiz gertatu azpikontratatutako enpresen baten langile batek esanda.

Bankuak, errudunak.

Izangaien eta enpresaren arteko lehen topaketan zehar , misioaren merkataritza-izaera egiaztatzen da. Hezitzaileak galdera hau airera botatzen du hautagaien erreakzioa ikusteko: “Zergatik lan egin nahi duzue gurekin?”. Ia erantzun guztiak hitz bererantz doaz, elkarkidetasuna lortzea. “Gizarteagatik zerbait egiten dudala sentitzea gustatzen zait”“Pertsona solidarioa naiz eta lan honekin osotasuna lortuko dudanaren ustea dut” Hauek erantzun ohikoenetako batzuk dira.

Baina laguntzeko irrika edo berarekin ondo sentitzea bigarren planora baztertuta geratzen da berriro.  “Zintzoak izango gara, ni hemen diruagatik sartu nintzen. ? Diru asko atera dezakezu ordu gutxi lan eginez” hezitzailearen ohiko erantzuna da.

Helburuak argiak dira: posible diren bazkide kopuru gehiena lortzea da. Baina merkataritza-ikuspegia haratago doa enpresak enplegatuei eskatzen dietenean bazkide egindakoei kantitate handiena eman dezaten konbentzitzeko. GKEak diru kopuru posible handiena jasotzera ez doa bideratuta.

Arrazoi pisutsuena eskutatzeko aitzakia bat soilik da: ekarpen handiagora eta bazkidearen iraunkortasuna luzatzean, handiagoa izango da sustagarriengatiko komisioa. Bazkide bat Gurutze Gorrirako hartzeak errazagoa dela ulertzen da daukan ospeagatik eta gizarteko ezagutze handiagatik. Horregatik, ordain txikiagoa du besteak baino.

Bazkideak bere ekarpen ekonomikoa egin dezala epe gutxiago batean lortzeko, hainbat ‘trikimailu’ posible daude. Hutsezinena bankuak aipatzea da, oro har gizarteak haien kontzeptu txarra daukalako. “Dohaintza urterokoa izatea hobe da, bankuek banku-ordainagiria pasatu behar dutelako. Horregatik onena da urtean behin egitea donazioa GKE-ra diru gehiena heltzeko”. Bazkidea liluratzeko erabilitako esaldia da.

Beste tekniketako batzuk: ospitale edo osasun zentroetara joatea, jende nagusia dagoen tokietara joatea (osasun zentroak edo elizak), umeen irudiak erabiltzea, laguntza zeozer fisikoa dela ikustaraztea (adibidez, zure 2€ak jateko hau emateko balio du)…

Gestioen gastuak.

Hala ere, kaptadoreak bere soldata ordaintzera zuzentzen den kantitatea eta bere nagusiena alde batera uzten ditu. Eta galdetuz gero, “kudeaketa-gastu” bezala mozorrotzen dute. Horren ondorioz,kudeaketako kostuen premisa honen azpian dohaintza minimo bat eskatzen zaie bazkideei. Gehienetan, kantitate minimoa hilabeteko 6 eurokoa da. 

Afiliatuak ez dakiena da bankuaren ordainagiriareneta lehen afiliazio-urtean zeharreko izapide kostu horien artean GKEak dohaintzaren % 50 nekez jasotzen duela. Eta okerrena zera da, norbaitek laguntza eskaintzen badu, beharrezkoa den materiala erosi eta behar den herrialdera bidaltzeko… orduan eskaintza hau ez zaie interesatzen. Dirua da interesatzen zaien bakarra, azken finean diru horretatik jasoko duten horretan pentsatzen dutelako.

Lehen lan-egunean zehar lehen bajak gertatzen dira. Kontratazioak ugariak dira, baina lehen orduetan, egunetan eta asteetan zehar, kaleratzeak ere. Bere lehen lanordu erdian botatzen dituzten kaptadoreak ere badaude. Hori bai, enpresak ordaintzen du, nahiz eta bere lana ordu batzuk soilik mantentzeko gai izan.

Lehen astearen bahea gaindituta, hurrengo helburua jartzen da: enpresa batzuek ‘kontratu seniorra’ izena ematen diotena lortzea. Kontratu honek ahalbidetzen du komisioak helburuengatik lortzea, eta ez iristeko bazkide-kopuru minimo batengatik. Gainera, kontratu hauek bakarrik 15-20 bitarteko pertsonen promozio bakoitzeko pertsona batek soilik lortzen du.

Azkenik, kaptadoreak benetan lan ona egiten ari den gizartearekiko pentsatzen duen momentuetan bere jarrera berriro berreramaten da merkataritza-ikuspegira. “Uste duzu norbait 4 ordu egongo litzatekeela kalean hotza pasatuz eta erantzun txarrei kobratu gabe eutsiz?” galdetzen zaie boluntarioei, eurek jakina, berehala ezezkoa emango lukeelarik.

Elkartasun negozioa

3 pentsamendu “Elkartasun-negozioa”-ri buruz

  • A zer tinglatua montatuta daukatena lotsagabe hauek! GKEek beti eman didate nolabaiteko mesfidantza, jende gehiegi ‘solidaritateaz’ bizitzen gauza onerako. Beti izango da hobe familiaren eta auzoaren laguntza erakundeena baino, askoz ere gizatiarragoa eta egiazkoagoa behintzat.
    Bejondeizula artikuluagatik, segi egurra ematen!

    • Alpargatero 2017-08-22 08:24

      Nik, azkenaldian, elizaren laukitxoa markatzen dut errenta aitorpenean. Errefuxiatuekin duten politika askoz gehiago gustatzen zait GKEena baino; tokian-tokian laguntzen diete, hona elkartzen ahalegindu ordez.

      • Amonamantangorri 2017-08-26 23:29

        Iruditzen zait Elizaren laukitxoa markatuz ez duzula ordainduko errefuxiatuei laguntzeko programarik, ez lekuan lekuan (lekuan lekuan baleude ez lirateke errefuxiatuak izanen) ez hemen bertan.

        Laukitxo horrekin elizgizonen eta langileen soldatak, eraikinen mantenua, eta beste ordaintzen da zure %0,7 horrekin. Caritas bezalako GKE katolikoentzako sosak, aldiz, “gizarte helburuak” laukitxoaren bitartez banatzen dira.

        Elizak IRPFaren laukitxo famatuari buruzko iragarkietan besterik esaten edo iradokitzen badu, akaso zortzigarren mandamendua oso modu lasaian interpretatzen duelako izanen da.

        Jakina, erakunde katoliko asko daude errefuxiatuei eta jatorri guztietako behartsuei laguntzen, bai atzerrian “lekuan lekuan”, bai EHn.