Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria
Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria
ZuZeu Gaztea saria gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortu zen urte hasieran, eta ordutik 30 urte azpikoek idatzitako sarrerarik onena 150 euroko diru poltsarekin saritu du hilabetero-hilabetero, Azkue Fundazioaren laguntzarekin.
Uztailari dagokionez, nabaritu izan dugu alfertu samar zabiltzatela, parte hartze txikia izan baitugu lehiaketan. Udan, opor giroa nagusitzen da gurean, gazteen artean nabarmen. Argitaratutakoen artean baina, Maddi Etxeberriaren “EHUskaraz, otoi“ saritzea erabaki dugu.
Zuzeulari fina dugu Maddi Etxeberria, saria sortu aurretik eta ondoren ere gurean idatzi izan duena, beste inork ekartzen ez dituen gaiak azaleratuta sarri.
Honakoan, tamalez ohikoegi dugun gai bati heldu dio: administrazioarekin, konkretuki EHUrekin, euskaraz komunikatu ezina.
Zorionak Maddi, zeurea duzu Uztaileko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.
.
Eta abuztuan zer?
Zuzeuko Gaztea Saria martxan duzue jada… 150 euro dituzue eskura!
.
ZUZEU GAZTEA SARIA
.
Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria