Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria
Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria
Zuzeu Gaztea Sariak hamaika idazleren 15 sarrera jaso ditu azaroan, horietako bi inoiz lehiaketan parte hartu gabeak. Guztien artetik Laura Ilardiaren “Ultimatuma plastikozko poltsei“ izan da saria lortu duena.
Ilardiak mundu mailako arazo baten berri eman digu, bere larritasunaz ohar gaitezen datu ugari azaldu eta aholkuekin bukatuz; dena oso modu ulergarrian. Alta, ez da izan saria mereziko lukeen sarrera bakarra.
Interesgarriak begitandu zaizkigu Ainhoa Agirrezabalaren “Hau bai nazka” ere, emakumearen hilekoaz argi berba egiten duena; Ales Luengoren “Interneteko merkataritza seguru edota fidagarria al da?“, sarean erosteko joera ezbaian jartzen duena; Galo Barquillaren “Mugak gaindituz“, eskalada munduan emakumeek izan dituzten lorpenez mintzo dena; Lorea Mierren “Nire ikasle batek arazoak ditu irakurtzeko“, dislexia zer den azaltzen diguna, edo Maddi Etxeberriak “Black Friday” ere, sarrerari eman dion ikuspuntu sozialagatik. Denak hilabete berean ezin saritu, ordea.
Bestalde, gazteen ahalegina aintzakotzat hartu ez eta iruzkin negatibo samarrak egin dituztenen aurrean etsi ez dezaten eskatu nahi diegu Zuzeu Gaztea Sarian parte hartzen duten gazteei. Segi fin idazten.
…
Erabaki honekin, azaroko saria banatuta, abendukoa baino ez zaigu gelditzen urteko azken saria banatzeko. Eta dagoeneko hasiak gara sarrera berriak jasotzen. Zuzeuk, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, 150 eurorekin saritzen du hilabetero 30 urte azpitiko idazleen sarrerarik onena.