Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria
Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria
Abuztua, eta uda bera, ez da garairik egokiena izaten kazetaritza lanetarako, eta beldur ginen Zuzeu Gaztea Saria ere ez ote zen Gobiko basamortua baino lehorrago agertuko. Eta espero bezala parte hartzea urri samarra izan bada ere, eutsi diogu udako gainontzeko hilabeteen martxari.
Beste kontu bat da landutako gaiei eta hauek jorratzeko moduari dagokiona. Hain justu horrexegatik Iñigo Echarri saritzea deliberatu dugu; “Zenbat balio du ume batek?” sarrerak, izenburu eta argazki probokatzailetik hasita, ezohiko abiapuntu bat ematen digulako gutxitan jorratu arren gure gizartean ohikoa den joera baten inguruan hausnarketa egiteko.
Zorionak Iñigo, zeurea duzu abuztuko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.
.
Euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz
ZuZeu Gaztea saria gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortu zen urte hasieran, eta ordutik 30 urte azpikoek idatzitako sarrerarik onena 150 euroko diru poltsarekin saritu du hilabetero-hilabetero, Azkue Fundazioaren laguntzarekin.
Irailean ikasturte berri bati ekingo diogu… poltsa bete diru. 150 euro eskuratu nahi?
.
ZUZEU GAZTEA SARIA
Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria
Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria