Gazteok aspertzen al gara alkoholik gabe?

Gazteok aspertzen al gara alkoholik gabe? –

GAZTEOK ASPERTZEN AL GARA ALKOHOLIK GABE ?

Gaur egun, bai ikasten dugunok, bai lanen dabiltzanak asteburuan aurkitzen du, dibertitzeko aukera aldia. Baina, zer da ordea, dibertitzea edo ondo pasatzea egungo gazte batentzat? Ikasketetan edo lanean buru belarri aritu ostean, beste aktibitate pila egin daitezke, hala nola, liburuak irakurri, eskulanak,…

Aipatutako ekintzak bakarkako lana eskatzen dute orokorrean, eta “intelektualtzat” jotzen diren jarduera hauetan giza harremana eskasa da. Gazteak bere lagunak baditu, bere inguruneak eskainitakoak gehienetan, baina, harreman eremua zabaltzeko nahia izanez gero, nola ezagutu adiskide berriak?

Monotonia aspergarri izan daiteke; gazteok jadanik dagoena aldatu nahi dugu, irauli. Hitz egiteko modua, janzteko estiloa, musika… aurreko belaunaldiekin apurtzea “guay” da. Errebeldia puntua azaleratzen da gaztaroan. Baina errebelde izateko nahi hori nola bideratu, modu amaiezin daude. Batzuek idealak bilatzen dituzte, beste batzuek musika erreferente transgresoreak eta beste asko kirol munduan murgiltzen dira (errebeldiak, askotan, testosterona botatzea eragiten du eta kiroletan esfortzua fisikoa egin -mutilen kasuan, batik bat-. Hauek guztiak, zerbait berria, desberdina aurkitzera behartzen zaitu. Bestalde, gazteen artean aktibitate arriskutsuak bizitzea modan dago, eguneroko monotoniatik ateratzen den zerbait egitea, alegia.

Honela, behar haien guztien irtenbide drogak ditugu eta haien artean alkohola nagusi da, eta gizartean onartuena. Gazteekin hitz egin, eta gehiengoak bere burua zurituko du esanez, alkoholak tristura baztertzen duela, lagunak egiteko bide bakarra dela edo besterik gabe, dibertigarria dela. Dibertigarria?, Txolindua egotea, hots, alaitua, puntillo hartuta, bai, oso dibertigarri izan daiteke. Baina gizartean dibertitu-mozkortu hitz bikotearen esanahia bat dela hedatu da, eta hauxe da beste ”borregismo”mota bat (ardiek artaldea jarraitzen dute, erabakiak kolektiboki hartzen dituzte, banakakoek kriterio propiorik ez dutelarik). Ingurunearen esanetara gaudela frogatzeko, “ona”, ondokoak egiten duena izango da. Zaila da zure lagunak edanda egon eta zu “beste sintonian” mantentzea.

Seguru nago, gaur egungo gazteek bere heldutasuna lortzean, bere mozkortze-nahia lotsagarri ikusiko duela, mozkortzea, lurretik botata edo ospitalean egotea ez da dibertigarria eta. Horrekin ez dut esan nahi astebururo ospitalean bukatzea ohikoa denik, baina gauaren premisa mozkortuta amaitzea bada, botaka egitea normaltzat jotzen badugu… zera, hori jada ez da oso zentsuzko. Gaur egun edaten den modu antinaturala aintzat hartuta, zenbat eta alkohol gehiago sartu soinean, ahalik eta azkarrago, are dibertigarriago?? Ekuazio hori ez da oso ulergarri. Jarrera hau, AEBtan hau okerragoa da. Hemen, “gaueko mobida”, jendetza biltzean datza , kalean batik bat. Han, ez dute horrelako jai handirik, eta astebururo, lagunak biltzen dira, etxeetan edo lokal zehatzetan, betiko ekintza berdinak egiteko, beraz, monotonoa, eta aspergarria izatera hel daiteke. Honela, alkoholarekin ez dute monotoniarekin apurtzea lortzen, eta drogekin hasten dira.

Laburbilduz eta Izenburuko galderari erantzunez, “Gazteok aspertzen al gara alkoholik gabe?” Edo beste modura adierazia, “Gazteok kapaz gara dibertitzeko alkoholik gabe?” Nik esango nuke, oro har, erantzuna ezezko borobila dela. Salbuespenak salbuespen, nortasun handikoek alkoholaren alternatiba duenik badagoela aitortuz, baina erantzuna ezekoa izanik.

Gazteok aspertzen al gara alkoholik gabe?

Zer duzu buruan “Gazteok aspertzen al gara alkoholik gabe?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude