Kataluniak jazartzen gaitu!

Kataluniak jazartzen gaitu! –

“Ezerk ez du zerikusirik ezerrekin” (salbu eta ‘ter*mo’ hitzaz ari garenean noski!), askotan entzun dugu hori Espainiako politikarien ahotan. Hasieran, Euskal Herria ez dela Irlanda entzun genuen, gero Euskal Herria Eskozia ez dela, gero Euskal Herria Quebec ez dela. Espainiar politikariek oso gogoko dute ezerk-ez-du-zerikusia-ezerrekin errezeta, erosoa da, eta halaxe jarri zuten modan, gurean ere sartu da eta, beraz, ez da zaila “guk Kataluniako prozesuarekin zerikusirik ez dugu” entzutea.

Hor atera zen indartsu Urkulluren “Euskal Bidea”, ikus hemen: Kataluniakoa ez bezalakoa omen, hemengoa alde bikoa delakoan, esan nahi baita Quebecekoa bezalakoa, Eskoziakoa bezalakoa, oraingoan bai, horien antzekoa (PNVk dixit, Podemosek ere hala aldarrikatzen). Garai bateko euskal baleazaleen uberan eta bueltan, itsasoz hararindiko herrialdeon karmak ukituko ahal gaitu!

Norbaitek besterik nahiko luke beharbada, baina Katalunia gure atzetik tematzen da

Zailagoa dirudi, baina, itsasoz haraindiko gobernu horien karmak Rajoy edo Soraya Saenz de Santamaria ukitzea. Formula ‘kontinentala’ nahiago dute antza (ipar-ekialde horretakoa), edo niri behintzat gehiago begitantzen Poloniako Legea eta Justizia alderdiarekin bat eginik. Bitxiak dira gure buruko ideia uztarketa horiek, apetatsuak… apetatsuak? Tira, ez hainbeste:

Norbaitek besterik nahiko luke beharbada, baina Katalunia gure atzetik tematzen da, jazarri egiten gaitu, ikus bestela Wikipedia, Ingelesezko Wikipedia, eta bertako estatistika. Urriaren 2an, Kataluniako erreferendum egunaren biharamunean, “Basques” artikulua ohiko 4.000 inguru ikustalditik 31.000 izatera pasa zen mundu osoan, eta bide beretik baina eskala txikiagoan “History of the Basques” artikulua: ezusteko igoera piko zorrotza. Kasualitatea, ala estatistikaren apeta (ala ‘separatisten’ konfabulazioa…) ?

Kataluniak jazartzen gaitu!

Kataluniak jazartzen gaitu!Kataluniak jazartzen gaitu!

Euskal Wikilarien Elkarteko kidea, itzultzailea

Zer duzu buruan “Kataluniak jazartzen gaitu!”-ri buruz