Fracking-a ez!

Fracking-a ez!

Fracking-a edo haustura hidraulikoa lurrean presio handien bitartez ohikoak ez diren gasak lortzeko prozesu bat da. Petrolioa eta gas naturala dira gehien bat lortu nahi diren sustantziak ekintza honekin baina bestelakoak ere eskuratzea da helburua. Zundaketa horien teknika erraza da. Lehenik, bertikalean zulatzen da arroka geruza apurtzeko. Ondoren, horizontalean jarraitu 1.500 eta 3.000 metro artean; azkenik, ura injektatzen da gasak ateratzeko.

Fracking-a ez!Ia gizarte osoa bezala, fracking-aren kontra nago eta hainbat argudioengatik kokatzen naiz posizio honetan .
Lehendabizi, gure ama-lurra kutsatzen du. Jendearen beldurrik nagusiena akuiferoak kutsatzea da, esaterako, Araban, bertatik hornitzen baitira larrialdietan. Ur azpiko eta ur gaineko urak kutsatzen ditu. Guk edaten dugun ura kutsatzea nahi dute, eta hori onartezina da.

Beste alde batetik, lurrikarak sortzeko arrisku itzela du fracking-ak. Lurrikara bat sortzen denean, horren ostean beste seismo txikiago bat sortzen da beste leku batean, ura injektatu den eremu batean, zehatzagoa izateko. Horrek gizarte osoa eta ni beldurtzen gaitu, gure bizitza jokoan jartzen baita.

Azkenik, prozesu hauek aurrera eramateko hainbat lur-sail okupatu behar dira, hektareak eta hektareak. Honen desabantaila nagusiena, atmosfera eta gure paisaia suntsitzen dutela da. Atmosferara gas kaltegarriak bidaltzen dituzte, zehazki, guk arnasten ditugunak.

Nire ustez, honen alde dagoen jendeak, Gobernua esaterako, ekonomia garatzeko soilik egiten dute, haiek dirua lor dezaten, eta ez dira benetan garrantzitsuenaz konturatzen, gu kaltetzen gaituztela. Orduan, konklusio moduan galdera zehatz bat botatzen dut, bakoitzak nahi duena erreflexionatzeko.

Zuen bizitza jokoan jartzea nahi duzue, Gobernuak dirua lor dezan?

Fracking-a ez!

Zer duzu buruan “Fracking-a ez!”-ri buruz

  • Gobernuek ala enpresa pribatuek? Nork irabazten ditu frackingak sortzen dituen mozkinak?