Nazioa bagara

Nazioa bagara

Sekulako zalaparta sortu da PSOEkoek “ezta hurrik eman ere” esloganetik “eser bedi berori tronuan, Rajoy jauna” erabakira pasa direnean.

Estatu arrazoiak medio egin dute segur aski; edo beste modu batera esanda, Kataluniako prozesuaren aurrean Espainiaren batasunaren aldeko fronte nazionala sortzearen beharra dutelako. Garai batean Euskal Herrian horrelakorik proposatu izan denean alderdi konstituzionalek egiten zituzten purrustak gogoan ez bagenitu, Fronte Nazionalarena, normala litzateke.

Nazioa bagaraEz du zalaparta gutxiago sortu Pedro Sanchezek Katalunia nazioa dela esan duenean, País Vasco (Nabarro) ere bai, gehitu du. Hori bagenekien. Lehen esaten zuten nazio bakarra zegoela: espainola; gero, Euskal Herria eta Katalunia nazio txikiak zirela (Espainia nazio handiago baten barruan); orain, berriz, nazio garela aitortzen dute.

Anthony D. Smith jaunaren arabera “izena, mitoak, memoria historikoa eta kultur ezaugarri batzuk partekatzen dituen jendartea da nazioa”. Benedict Anderson, berriz, haratago doa esaten duenean “nazioa da, komunitate politiko batek bere buruaz irudikatzen duena, nahi erakoa eta subiranoa”.

Jakina da Euskal Herria bere osotasunean nazioa badela, horretarako ez baita inoren baimenik behar. Nazioa bagara. Orain, Espainiak eta Frantziak, nazio orori dagokion subiranotasuna gureari ere aitortzea bakarrik falta zaigu.

Euskal Herria, nazioa
Beñi Agirre

Euskara irakaslea

Zer duzu buruan “Nazioa bagara”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude