Del Cortek eta Armentiak irabazi dute, erdibana, Udako Zuzeu Gaztea Saria
Del Cortek eta Armentiak irabazi dute, erdibana, Udako Zuzeu Gaztea Saria –
Udaberrian saria eman gabe utzi genuela eta, udakoa inoiz eman den Zuzeu Gaztea Saria handiena izango zela iragarri genuen, 1.000 euroko diru-poltsa banatzeko asmoz. Orain, saria banatzeko ordua helduta, Maite Del Corteri eta Irati Armentiari erdibana ematea deliberatu dugu.
Hiru hilabete hauetan bederatzi gazteren hamazazpi sarrera argitaratu ditugu. Horietako bostek lehen aldiz hartu dute parte lehiaketan, eta hiru aurretik ere saria irabazitakoak ziren; hauetako bat da Maite del Cortek, oraingoan “Barazkien iraultza“ sarreragatik lortu du saria. Irati Armentiak, temati, zazpi sarrera plazaratu ditu hiru hilabeteko honetan, eta “Zenbat euskañol egiten duzu?“ sarreragatik izan da saritua. Beraz, bakoitzak 500 euro jasoko ditu, zorionak.
Del Cortek zein Armentiak ZUZEUko irakurlegoari interesatzen zaizkien gaiak plazaratu eta arreta pizten asmatu dute, iruzkin kouruari erreparatuta. Sarrerak eguneratu eta iruzkinak erantzuteko prest agertu dira gainera, eztabaidak aberastu hauspotuz.
Gainontzean, saritu ez ditugun arren, interesgarriak begitandu zaizkigu Alazne Sainz Gil de Paulesek prekarietateari buruz, Dei Gonzalezek kotxea edukitzeari buruz eta Markel Romanok Europar Batasunari buruz egin dituzten hausnarketak ere.
Behin udako saria banatuta, urriaren 1etik abenduaren 31era bitarte GAZTEA atalean argitaratzen ditugun sarrerak Neguko Sarian hartuko dute parte. Gogoratu, beste 500 euro ditugu 30 urtez azpiko idazleen lanik onena saritzeko.
Del Cortek eta Armentiak irabazi dute, erdibana, Udako Zuzeu Gaztea Saria
A ze lotsa ematen duen berri honek…benetan lotsagarria. 1000€ jokoan jarriko zirela publikatu zenuten(garailr baterentzat) beraz kalitatetako artikulua izan beharko lukeela eta ez artikulu soil bait, baizik eta haratago joan beharko litzatekeela, zerbait berria egin. Irati Armentiaren kasuan(euska eskas bat erabilita) kalitateari kopuruari eman diozue garrantzia! Artikulu soil bait idatzi du eta ez du ezer berririk egin. Hori saritu nahi duzue?uste dot buelta eman eta barkamena emateko garaiz zabiltzatela. Koherenteak izan, mesedez. Bestalde barazkien iraultza euskara formalean, gai originala, eztabaida sortu du, inkesta bat ezarri, inkestaren erantzunetik artikulua luzatu eta grafiko propioak sortu ditu. Zuek bi artikuluak maila berean jarri dituzue. Gaur bertan irakurle bat galdu duzue.
Ez dut ezer Irati Armentiaren aurka, baina objetiboki begiratuz ez du saria merezi. Oraingo saria udakoa zen eta ez uda-udaberria. Iratik 7 artikulu publikatu ditu ondo(kantitateari begiratzen baduzue bikain, baina argi eta garbi jarri zenuten azken publikazioan). Udako saria izanik, aipatu berri duzuen 7 artikuluetatik 1 martxokoa da, beste 3 maiatzekoak eta azken 3 hauek udan idatzitakoak. 7 artikulu hauen artean.
Maiatzeko “Amestutako asmakizuna” artikuloan hau idaztea saritzeko moduko zerbait da?:
“Eta irakurri duzun artikulu hau ZuZeuko irabazle suertatuz gero, sariaren 20€ zuri emateko hitz ematen dut. Hala izanik, iratxo bihurtu naiz eta orain zu zara buruari eragin beharko diona. Animo, aurrera!”
Hurrengo artikuluaren kasuan “Ba al dakizu BETI jaiotzen direla gizon gehiago? 3 webgune interesgarri munduko populazioa aztertzeko.” justu iristen da 300 hitzetako kopurura, baina erdia baino gehiago grafikoen eta beste iturrien informazio iurriak mentzionatzen erabiltzen ditu. Gutxi artikuluan bertan, beraz hau saritzeko jarrera da?
Objetiboki begiratuz, 7 artikulu aipatu dituzue, baina saria udakoa denez hiru dira kontuan izatekoak(bestela kontuan izan beste pertsona batzuk ere). Atzetik zerbait dagoela susmatzen dut(familia, laguna.. nork jakin).
Azalpenak eman beharko dira.
Beno, zuen esku konpondu ala ez. Nik hemen usten dizuet zuen hitzak: 1000 euro emango dizkiogu 30 urtetik beherakoek idatzitako artikulu, erreportaje, bidaia kronika edo post onenari
https://zuzeu.eus/gaztea/inoizko-handiena/
Ba nik uste Iratik egin dituen artikulu batzuk originalak eta txukunak direla. Ez dut ulertzen zergatik aurreko saria hutsik geratu zen. Bazeuden batzuk saritzeko modukoak.
Aurrekoan merezi ala ez aurreko sarian aipatu behar. Kasu honetan garaile bakarra egon beharko liteke, eurek horrela aipatu bai zuten. Bestalde, garaileririk ez egoteko arrazoia artikulu soil bat idatzi izan da eta zuzeuk normaletik joatea eskatzen zuten. Oingoan ez da horrelakorik gertatu bere artikuluetan, bai barazkien iraultzan.
Ba neuri dirua banatzea ideia oso ona iruditzen zait, gazteak animatzea bada kontua. 150 euro hilabeteroko banaketa gehiago gustatzen zitzaidala ere aipatu…
Hilero 150€ ematearen alde nau ni ere, horrela pertsona gehiago animatuko dira artikuluak idaztera. Bestalde, kasu honetan “arauak” ala baldintzak ezarrita zeuden eta irizpide horiek jarraituz bi artikuluak ez daude maila berean(saria banatu ahal izateko)
Nik ere uste dut dirua jende gehiagoren artean banatzea hobe dela. Eta dirua ematekotan, euskal enpresetan edo euskaraz gastatzeko dirua izan behar litzateke, adibidez txartel batean Elkarren gastatzeko eta beste leku askotan.
Adibidez Bai euskarari ziurtagiria dutenak edo horrelakoak. Euskarari balio bikoitza: irabazlearentzat eta dendarientzat.
Ni ados nago, lehen aipatu dudan bezala hilabetero 150€ ondo legoke. Baina arauak aldatu dituzte, beraz, oingo honetan ezarritako irizpide eta sariak bete beharko lukete. Urrengorako, zuk proposatutako ideia bikaina dela deritzot.
Kasuan kasu, pertsona batendako 1000€ izango zirela esan zuten eta ez dute bete. Are txarrago, banaketa, bi maila desberdinetan zauden bi artikuluren artean banatu dute. Zergatik?
… baina inork ez dio diruari garrantzirik ematen. Markel, nola emango diote ba 1000 euro pertsona bakar bati ZUZEUn? Hori kapitalistegia litzateke ZUZEU batentzat!
Kaixo euskaldun bat, aspalditik jarraitzen ditut zure iruzkinak, benetan zakonak.
Kapitalista ala ez kapitalista. Eurek esan zuten irabazleari (pertsona bati, bestela irakurri nere aurreko iruzkina eta segi esteka) 1000€ emango ziotela, ez nik.
Eurek ezarritako arauak dira eta ez nik(irakurle bat naizela), ezin da arau bat jarri eta inorri ezer esan gabe araua ala “oparia” aldatu. Are gutxiago, merezi ez duen artikulu batekin(nire ustez ez dago barazkiarenaren alturan eta zuzeuk ezarritako baldintzak betetzen, irakurri gorago jarritako esteka eta eskatzen zutena).
Hemen nago zure erantzunaren zain eta mesedez ez aipatu kapitalista ala komunista. Nik argi daukat nere izaera politiko/ekonomikoa.
Besarkada bat euskaldun bat.
Aizu Markel, badirudi zuzeuko zuzrndaritzak ez dizula kasu handirik egin. Nik ere ez dut saria banatzea ulertzen, baina ez naiz joan sartuko.
Baina, suposatzen dut erantzungo dutela