Urriaren 19an Erromako inperioa: konkista eta deskonkista historia jardunaldia

Urriaren 19an Erromako inperioa: konkista eta deskonkista historia jardunaldia –

Nola sartu ziren erromatarrak gure herrialdeetan? Nola egin genien aurre? Kantabriako gudu odoltsuan parte hartu genuen? Zein lurralde galdu genituen? Nola eutsi genien gure sistemari eta hizkuntzari? Nortzuk ziren Bagaudak? Erromatarrek noraino kolonizatu gintuzten? Nola deskolonizatu ginen? Zerbait zor diegu erromatarrei elikadura, nabigazio, arkitektura, hizkuntza… mailan?

https://zuzeu.eus/saila/kultura/Erromako inperioa: konkista eta deskonkista

1. Historialdia 2019ko urriaren 19an Ziordiko Amaraunean

Jon Nikolas Lpez Ituiño
La historia de Euskal Herria en Baskonia: del siglo II a. c. al s. VI

Felix Rodrigo Mora
El golpe final al orden romano en Europa:  la revolución bagauda en Vasconia en el siglo V ( Salviano de Marsella)

Jabi Goitia Blanco
Igaro al dute erromatarrek hemendik?

Aitzol Altuna Enzunza
Euskaldunak Erromatar Inperioan eta ondoren

Joseba Mintegi Eskisabel
Erromatarren opari pozoitsua: latinaren kimera

+ Komunikazioak aurkezteko aukera
+ Historiazaleon batzar irekia

Aurkezpena

Kristo aurreko I. mendetik V. mendera bitartean gure herriak aldaketa asko pairatu behar izan zituen. Hasieran inbaditzaileen aurkako gudu gogorrak egon ziren, inguruko herrietatik hasita (Hegoaldean Numantzian eta Ebroko behealdean, Ipar-ekialdean Akitaniaren mugetan…) eta gero Mendebaldean  (Kantabrian). Horien ondorioz lurralde erdia galdu genuen: Akitania, Ebro arroa, oraingo Kantabria zati bat…

Baina oraindik, ondo ez dakizkigun arrazoiengatik eta beste lurraldeetan ez bezala, gure hizkuntzari eta antolakuntza sistemari eutsi ahal izan genion mendialdeetan eta, antza, Bagauden borrokei esker, gorderik mantendu genituen gizarte sistema eta euskera berreskuratu ahal izan genituen lurralde zati batean. Ondoren V. mendetik aurrera frankoen eta bisigodoen aurkako 250 urtetako borrokei esker gure espazio politiko burujabea sortu ahal izan genuen, denboraz Nabarrako Erreinua bilakatuko zena.

Nola sartu ziren erromatarrak gure herrialdeetan? Nola egin genien aurre? Kantabriako gudu odoltsuan parte hartu genuen? Zein lurralde galdu genituen? Nola eutsi genien gure sistemari eta hizkuntzari? Nortzuk ziren Bagaudak? Erromatarrek noraino kolonizatu gintuzten? Nola deskolonizatu ginen? Zerbait zor diegu erromatarrei elikadura, nabigazio, arkitektura, hizkuntza… mailan?

Eskoletan eta hedabideetan inoiz erantzun ez diren galdera hauek erantzuten saiatuko gara Hiztoriazaleok eta Biltzarrek antolatutako 1. Historialdi honetan.

Egitaraua

09:30 Harrera eta liburu erakusketa-salmenta

09:45 Aurkezpena

10:00 Jon Nikolas Lpez Ituiño: La historia de Euskal Herria en la historia de Baskonia: del siglo II a. c. al s. VI

11:30 Atsedenaldia

12:00 Felix Rodrigo Mora: El golpe final al orden romano en Europa: la revolución bagauda en Vasconia en el siglo V. conforme a lo expuesto por Salviano de Marsella

13:30 Komunikazioak: historiari buruzko gaiak aurkezteko aukera

14:15 Bazkaria

16:00 Jabi Goitia Blanco: Igaro al dute erromatarrek hemendik?

17:00 Aitzol Altuna Enzunza: Euskaldunak Erromatar Inperioan eta ondoren

18:00 Joseba Mintegi Eskisabel: Erromatarren opari pozoitsua: latinaren kimera

19:00 Komunikazioak: historiari buruzko gaiak aurkezteko aukera

19:30 Hiztoriazaleon batzar irekia

20:00 Amaiera

Izena emateko

Historialdia egiteko dirulaguntzarik ez dagoenez, izen emateekin autofinantzatzea espero da. Ekarpena 30 euro izenematea urriaren 14 baino lehen eginez gero. Ondoren eginez gero 35 euro. Bazkaria eta gidaliburua barne.

Izena emateko mezu bat bidali biltzarre@biltzarre.eus e-postara eta ordaintzeko Kutxabanken 2095 0113 10 9117239605 kontuan egin daiteke, abonu agirian izen-abizenak jarrita.

Komunikazioak

Bilkuran historia gaiei buruzko komunikazioak aurkezteko aukera dago. Komunikazioak erromatarren garai ilunari edo bestelako gaiei buruzkoak izan daitezke. 8 minututan aurkeztuko dira bertan eta orrialde 1-2ko  testua edo power pointean bidaliko dira biltzarre@biltzarre.eus-era urriaren 10erako.

Hizlariak

Jon Nikolas Lpez Ituiño
Jonek historia eta beste zenbait arlo (hizkuntzalaritza…)  landu ditu. Ofizioz aparejadorea da eta horregatik agian etxe bat ondo eraikitzeko zimendu onak behar direnez, historia landu du herri hau ondo egituratu ahal izateko. Politikan ere partaidetza aktiboa izan du hainbat urtetan.
Idatzi dituen liburuak:
– La arquitectura de las naciones
– El surco de Babel
– Una geografía propia del euskara
– Orígenes del lenguaje oral y del euskara/eskuara
– Vasconia emergente, entre la cristiandad y el Islam

Felix Rodrigo Mora
Autoikaskuntzaren bidez sortutako ikerlea.
Idatzi dituen liburuetako batzuk:
– Estudio sobre el derecho consuetudinario en Navarra
– Erótica creadora de vida. Propuestas sobre la crisis demográfica
– O atraso político do nacionalismo autonomista galego
– La democracia y el triunfo del Estado
– Naturaleza, ruralidad y civilización
– Ética y revolución integral

Egin dituen bideoak:
– Mitos sobre la Edad Media
– ¿Por qué están exterminando a los pueblos europeos?

Argitaratzen lagundu dituen liburuak:
– Marsellako Salviano: Sobre el gobierno de Dios (bagaudas).
– Dana D. Nelson, EEUU: Democracia común

Jabi Goitia Blanco
Ingeniaritzan eta Geografian Lizentziatua da eta Kuaternarioan Masterduna.
Bere ezagutzengatik asko ikertu du erromatar garaia.
Ikuspegi asko lantzen ditu batera: landareak, animaliak, geografia, klima, arkitektura, ingeniari gaiak…
Liburu hauek argitaratu ditu:
– ADN del Euskera en 1.500 partículas
– Diccionario etimológico del castellano (18 liburuxka)

Aitzol Altuna Enzunza
Ikasketez Zientzia Ekonomiko eta Enpresagintzan lizentziatua da baina afizioz historialaria da. Aitzolek historiari buruz artikulu asko idatzi ditu. Horiez gain Lehoinabarra izeneko bloga sortu zuen, hemengo ikuspegia izango zuen historian sakontzeko.
Argitaratutako liburuak:
– Desmontando la vasconización tardía
– La historia navarra de Galdakano
– Artikuluak. 200dik gora artikulu idatzi ditu eta irakurrienak:
El euskera en la rioja antes de la invasión romana, Nabarra sin cadenas, La historia oculta de Bizkaia, Génesis de la nación vasca o nabarra, Hasta cuando se habló euskera en Catalunya y Andorra, Galdakano anteiglesia nabarra, Desaparición del euskera de las Enkartaciones, Los baskones y nuestra historia, Origen de los nabarros y su territorio, La huella del euskera en el castellano…
Bloga: https://lehoinabarra.blogspot.com/

Joseba Mintegi Eskisabel
Lehen Hezkuntza irakaslea da eta urteak daramatza euskeraren “magia” ikertzen eta hedatzen.
Euskeraren jatorriari buruzko hitzaldi batzuk eman ditu besteak beste Euskeraren Jatorriak antolatutako biltzarretan zein Iberiar Hizkuntzaren eta Kulturaren Elkartean antolatutakoan.
Idatzitako ponentziak:
– Hamaikagarrenean zorionez
-Los sufijos en lengua ibéri
ca

Urriaren 19an Erromako inperioa: konkista eta deskonkista historia jardunaldia

Biltzarre

Buirujabetzarako ekimenen bilgunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude