Udako ‘ZuZeu Gaztea Saria’ inoizko handiena: 1000 euro artikulu onenari

Udako ‘ZuZeu Gaztea Saria’ inoizko handiena: 1000 euro artikulu onenarik –

Udaberriko ZuZeu Gaztea Saria hutsik geratu dela eta, udakoa inoizko saririk potoloena izango da: 1000 euro emango dizkiogu 30 urtetik beherakoek idatzitako artikulu, erreportaje, bidaia kronika edo post onenari. 2016an hasi genuen saria Azkue Fundazioaren babesletza medio eta ordutik ale ederrak irakurri ditugu eta gazte berri asko batu dira ZuZeuko plazara, saria banatu ere egin geezake… Dantza egin nahi, zeren zain zaude?

Udako 'ZuZeu Gaztea Saria' inoizko handiena: 1000 euro artikulu onenari

Hiru-hilabetero 500 euroko saria banatzean ari gara ZuZeun idazten duten 30 urtez azpiko gazteen artean. Parte hartzeko baldintzak hemen irakurri ditzakezu. Neguko saria Xabier Madorranek eskuratu zuen, “Euskal Wikipediaren belardia” sarrerarekin. 

Zuzeu Gaztea Saria: guztira, hiru urte hauetan, kasik 150 gaztek hartu du parte lehiaketan, eta 400 sarrera inguru argitaratu ditugu.

Udaberriko Sariari dagokionez (apiriletik ekainera bitarteko sarreren artean jokatu dena), zortzi gazteren 14 sarrera plazaratu ditugu; hauetako bik lehen aldiz parte hartu dute lehiaketan, eta beste bik irabazia zuten saria aurrekoren batean. Eta honakoan saria hutsik utzi badugu ere, izan dira gustatu zaizkigun idatziak, hala nola Olatz Ruiz de Zarateren “Beloa matxista da?” galdera egin eta eztabaida eragin duena. Ordea, ez dugu orain arte ohikoak izan ditugun moldeetatik urrundu den sarrerarik jaso.

Oraingo honetan saria eman gabe utzi izanak, hurrengo hiru-hilabetekoa bikoitza izatea dakar, eta beraz, Udako Zuzeu Gaztea Saria 1.000 eurokoa izango da

Aipatutako diru poltsa eskuratu nahi duenak, gogotik lan egin beharko du: “artikuluaren edukia eta formaren bikaintasunaz aparte, testu soilaz gain sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere oso kontutan” hartuko baita. Gainera, jorratzen diren gaiak taldeka edo atalka argitaratu ahal izango dira, izan idatzizko, entzunezko edo ikus-entzunezko formatuetan. Uda izaki, bidaia kronika formatua lantzeko parada ederra izan daiteke, ezta?

ZuZeun badakigu 30 urte azpiko gazteen talentua izugarria dela, badutela zer kontatu eta badakitela nola kontatu. Udako Zuzeu Gaztea Saria, uztailetik irailera bitarte jaso eta argitaratutako sarreren artean jokatuko da. Ea ba, jardun!

ZuZeu Gaztea Sarian parte hartzeko argibideak

Udako ‘ZuZeu Gaztea Saria’ inoizko handiena: 1000 euro artikulu onenari

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Udako ‘ZuZeu Gaztea Saria’ inoizko handiena: 1000 euro artikulu onenari”-ri buruz

  • Ahastuta naukan 1000 euroen asuntoa, ez duzue sariarekin errepikatuko ala?