Aste bete baino ez, abuztuko Zuzeu Gaztea Sarian parte hartzeko
Aste bete baino ez, abuztuko Zuzeu Gaztea Sarian parte hartzeko
Ikasturtean zehar zereginez gainezka izan zara, eta azterketetan artega. Badakigu, orain oporretan, jairik jai edo itsasertz urrunen batean galduta zabiltzala ere, edo toki turistikoren bateko jatetxeren batean jo eta su lanean, diru apur bat irabazi eta patrika betetzearren.
Baina ezin sinestuko dugu ez duzula zer kontatu ezta buruan dabilkizuna nola adierazi ere, eta gogorarazi nahi dizugu ZUZEUn idazteak saria ekar diezazukeela, baita abuztuan ere!
2016ko urtarrila geroztik Zuzeuk, Azkue Fundazioaren laguntza estimagarriarekin, 150 euro banatzen ditu hilero-hilero 30 urte azpiko sarrera onenarentzako, Zuzeu Gaztea Sariaren bitartez. Lehiaketak gazteak euskaraz idaztera xaxatzea du helburu.
.
Gazte, 150 euro ditugu zeure ekarpena saritzeko!
* Lehiaketan parte hartzen duen orok benetako izen-abizenez argitaratu beharko du artikulua, argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN).
.
.
Zuzeu Gaztea sariak azken zazpi hilabetetan argitaratu dituen artikulu guztiak irakurgai dituzue hemen. Orain arteko irabazleak, hauexek izan dira:
- Urtarrilean, Katalin Antxiaren “Kirol arroparekin bueltaka”.
- Otsailean, Alazne Sainz Gil de Paulesen “Feminaziak sutan”.
- Martxoan, Jon Intxaurragaren “Museoan mozkor”.
- Apirilean, Leire Regadasen “Kaleko eserlekua”.
- Maiatzean, Mikel Jauregiren “TTIP edo gure bizitzaren gaineko giltzarrapoa”.
- Ekainean, Mikel Perezen “Gure Esku dago; errepaso txiki bat”.
- Uztailean, Maddi Etxeberriaren “EHUskaraz, otoi”.